Martxoaren 26an eta 27an European Smart Summit ekitaldia antolatu dute Donostian

Donostiako Smart proiektuek 40 hiri europar erakartzen dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak European Smart Projects Summit ekitaldia antolatuko du Donostian, martxoaren 26an eta 27an, eta Europako hirientzat, enpresa pribatuentzat, Unibertsitateentzat, zentro teknologikoentzat eta ikerketa-zentroentzat zuzenduta egongo da eta bertan Donostiako Smart estrategia aurkeztuko da.

Kursaal Biltzarren Jauregian Smart Cities arloko goi-mailako adituak bilduko dira hiriek eremu horretan duten etorkizunaz eztabaidatzeko eta ezagutzak partekatzeko. Horrez gain, Donostian Smart arloan egiten ari diren jarduera ezberdinak aurkeztuko dituzte.

Halaber, Urumea Ibarreko barrutia bisitatuko dute (Txomin auzoa, 27. Poligonoa eta Ametzagainako parkea), barruti horretan ia zero emisioko Smart barruti bilakatzeko egiten ari diren jarduera ezberdinak ezagutzearren.

Nazioarteko ekitaldi honetan, smart ekosistemako agente ezberdinak bilduko dira, Londres, Rotterdam, Bartzelona eta Florentziatik besteak beste etorriko direnak eta esperientziak, ezagutzak eta etorkizuneko erronkak partekatzea du helburu, hiri adimentsuen eta iraunkorren garapenerako funtsezkoak izateagatik. Networkingerako aukera paregabea ere izango da bertaratu guztientzat.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/03/21-an argitaratua