Asier Niebla urnietar gaztearen hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko erakunde adierazpena

Udalak Babesa, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi die familiartekoai eta lagunartekoei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiok gure gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi dugu, ASIER NIEBLA MARTINEZ urnietar gaztearen hilketagatik. Donostian orain dela bi hilabete izandako ERASO MATXISTA batetan jasandako zauriak ezin gainditu ostean.

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honakoa adierazi nahi du:

1.- Bere BABESA, ELKARTASUNA eta MAITASUNA adierazi nahi dizkie Asierren familiartekoei eta lagunartekoei, bizitzen ari diren egoera garratz honetan.

2.- Oinarri matxista duen indarkeria berekin daraman edozein ekintzaren aurrean bere ARBUIO eta GAITZESPEN irmoena adierazten du.

3.- lndarkeria matxistaren edozein motatako adierazpenen aurrean esku-hartzeko konpromisoa azpimarratzen du, eta berau ezabatzea sustatzen duten neurriak babesteko eta bultzatzeko bere borondatea berresten du.

2018/10/12-an argitaratua