Jose Alcamirekin online topaketa: 'COVID-19aren aurkako txertoa. Amaieraren hasiera?'

Webinar-a urriaren 1ean izango da 18:30etan, eta lehenagotik izena eman beharko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Jose Alcamik, Barne Medikuntzako espezialista eta Mikrobiologiako doktoreak, koronabirusaren jatorriari, bilakaerari eta COVID-19aren aurkako txerto posibleari buruzko webinar-a eskainiko du "COVID-19aren aurkako txertoa. Amaieraren hasiera?" izenburupean. Donostiako Udalak bere Gizarte Kontseiluaren bitartez antolatu du hitzordua, eta urriaren 1ean izango da, 18:30ean, Zoom plataformaren bitartez.

Webinarrak Eneko Goia Donostiako alkatea eta Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentea izango ditu buru, eta Kepa Korta hiriko Estrategia Bulegoko zuzendariak moderatuko du. Ordubete inguruko iraupena izango du, eta galderak egin ahal izango dira plataformaren beraren bitartez.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 29a baino lehen bete beharko dute esteka honetan agertzen den galdetegia. Inprimakia beteta jaso ondoren, Zoom plataformara sartzeko esteka bidaliko zaie webinar-a ospatu baino egun bat lehenago.

Zientifiko bat baino gehiago


“Coronavirus, ¿la último pandemia?” liburu arrakastatsuaren egileetako bat da, gainera, Coronavirusari buruzko Analisi Zientifikoko Taldeko koordinatzailea da Madrilgo Carlos III Osasun Institutuan, eta han HIESaren Immunopatologia Unitatea ere zuzentzen du.

Alcami, gainera, Bartzelonako Clinic Ospitaleko GIB Unitateko zuzendari zientifikoa da, eta aditu ezaguna birus infekzioen eta immunitate sistemaren arteko azterketa eta interakzioan.

Guztira 180 argitalpen zientifiko eta 100 liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta Europako eta Espainiako gaixotasun infekziosoen ikerketaren arloko aholku-batzorde ugarietan parte hartzen du. Gainera, pandemiaren bilakaera aztertu du bere blogean.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/09/23-an argitaratua