2024 urteko Berdintasunerako dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea martxoaren 2an hasi eta apirilaren 2an amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Argitaratu berri dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udalaren irabazi asmorik gabeko entitateentzako 2024 urteko Berdintasun Sailean dirulaguntzak. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 2tik apirilaren 2ra arte izango da.

Genero ikuspegiarekin lotutako berrikuntzak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearekin bat eginez 2023ko oinarrietan neurri garrantzitsuak sartu ziren dirulaguntzen oinarrietan.

2024ko deialdirako Udalak gai honen inguruko alderdi batzuk egokitu nahi izan ditu, hiru helburu bete nahiean:

Elkarteen erabaki- eta erantzukizun-postuetan emakumeen presentzia areagotzea.
Elkarteen eskura tresnak jartzea berdintasuna lantzeko eta sustatzeko.
Proiektuetan genero-ikuspegia txertatzea.

Horregatik guztiagatik, helburu hauek lortzeko oinarri espezifiko guztietako irizpideak egokitu dira eta berdintasunarekin harremana duten neurri eta ekintzen balorazioa % 10era igo da (legez derrigorrezkoa den % 5etik gora). Genero ikuspegia txertatzen laguntzeko, gai horretan espezializatutako gidetarako estekak sartu dira.

Nabarmendu beharra dago balorazio-irizpideen artean, Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako "Genero-ikuspegia txertatzeko tresnak" ikastaroetako batean parte hartzeko konpromisoa baloratuko dela, elkarteei berdintasuna lantzeko eta sustatzeko tresnak eskuratzen laguntzeko. Horrela, eskabideak aurkezteko erabili beharreko formularioak berariazko atal bat jasoko du, eta bertan elkarteek urtean zehar antolatuko diren ikastaroetan parte hartzeko konpromisoa adierazi ahal izango dute.

Elkarteentzako 2024 urtean zehar antolatu diren ikastaroen informazio guztia www.donostia.eus/partaidetza/formazioa helbidean dago eskuragarri.


Berdintasun atalerako aurrekontua 82.000 € izango da.

Aurtengo deialdian dirulaguntzen lerro ezberdinak zuritzeko epea bateratu da, eta 2025eko urtarrilaren 31 ezarri da epe gisa guztientzat (deialdiaren ezaugarriak direla-eta justifikazio-prozesu zabalagoa behar duten Lankidetzako lerroak izan ezik, lerro horretako Oinarri Espezifikoetan zehazten den bezala).

Informazio guztia eta eskaerak

2024/03/14-an argitaratua