2026eko udal egutegia ostiralean, abenduaren 19an, banatuko da

Udaletxeko banaketa 10:30etik aurrera hasiko da, Alderdiederreko sarreran

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak doan banatuko du 2026ko udal egutegia datorren ostiralean, abenduak 19, hiriko hainbat puntutan. 10:30ean hasiko den udaletxeko banaketa tradizionalaz gain, Udalaren Musika eta Dantza Eskolan (10:00etan), Altzako Udalinfo bulegoan (10:30ean) eta Kultur Etxeetan ere banatuko da, bakoitzari dagokion ordutegian. Hori guztia dauden aleak agortu arte.

Aurten, udaletxearen eraikineko egutegien banaketa Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin egingo da, zehazki, Usandizagako (Gros) Garagunearekin.

Donostia, lau haizetara 2026eko udal egutegiko 13 argazkiak Iraitz Alduntzin “FILMMAKER”-ek egin ditu.

Ordutegia eta banaketa puntuak
    • 10:00-14:00: Udal Musika eta Dantza Eskola
    • 10:30-13:30: Udaletxea (sarrera Alderdi Ederretik)
    • 10:30-13:30: Altzako Udalinfo bulegoa

Kultur Etxeetan
    • Casares, Okendo, Ernest Lluch, Egia: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
    • Aiete, Loiola, Intxaurrondo, Larrotxene, Lugaritz: 16:00 - 20:30
    • Larratxoko liburutegia: 16:30 – 20:00
    • Etxarriene Auzo Etxea (Martutene): 16:30 - 20:00

2025/12/12-an argitaratua