37 agente berri Mugikortasun departamenturako

Tokiko Batzordearen beste akordioak: asfaltatzea, Amassorrain ikastola, Rodil bidea, Altzako Kiroldegia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du sei plazatan handitzea 31 Mugikortasun Agente berri izateko Lan Eskaintza Publikoa. Hortaz, 37 agente berri izango ditu Mugikortasun departamentuak.

Lan Eskaintza Publiko hau onartu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak 2018ko urtarrilaren 23an. Eta plaza hauen hautaketa-prozesua maiatzaren 25ean hasi zen, eta oraindik ez da amaitu.

Hortaz, kontuan izanda eraginkortasun arrazoiek aholkatzen dutela plaza kopurua handitzea eta oinarriek ezartzen dutela plaza kopurua handitu daitekeela azken kalifikazioak argitaratu baino lehen, 37 Mugikortasun Agenteen plazak beteko dira.

Lehiaketa honetara 630 pertsonak izena eman zuten - 438 gizon eta 192 emakume - eta 297 aurkeztu ziren lehen froga teorikora.

Asfaltatzea eta errepideen konponketa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Galtzada zoladura konpontzeko 2018 kanpaina izeneko proiektua. Eta proiektu hau Udaleko Bide Publikoetako Zerbitzuak idatzi du.

Proiektuak bi lote ditu. Lehenengoak, epe labur eta ertainera asfaltatuko diren hainbat kaletako zuloak konpontzea aurreikusten du. 400.000 euroko aurrekontua du eta lanak 7,5 astetan egingo dira. Lote honen barruan Intxaurrondo, Gros, Egia, Erdialde eta Antiguoko 57 kale edo pasealekutako errepidetako zuloak konponduko dira.

Bigarren lotearen aurrekontua 890.000 eurokoa da, eta 17 astetan segidako auzotako 21 kale edo pasealeku asfaltatuko dira: Intxaurrondo, Gros, Erdialde, Martutene, Amara, Antiguo, Igara, Errotaburu eta Igeldo.

Amassorrain Ikastolan lanak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, hasiera ematea segidako kontratua esleitzeko espedienteari: Amassorrain Ikastolan haur hezkuntzako zenbait ikasgela berritzeko kontratua. Lan hauek egiteko aurrekontua 117.677 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 8 aste izango ditu lan horiek egiteko.

Horrenbestez, Udalak haur hezkuntzako hainbat gela berrituko ditu, izan ere, egoera okerrean daude eta funtzionamendu beharretara egokitu behar dira. Eta zehatzago, honakoa egingo da: Lehen eremu batean bi gelen arteko banaketa kenduko da eta gela handiago bat egingo da. Era berean, logale txikiagotu egingo da eta pasillotik dagoen sarrera kenduko da. Halaber, bigarren eremu batean, distribuzioa aldatuko da, bi gela eta aldagela bat prestatuko dira, eta irakasleen komuna berrituko da, aldagelatik desberdintzeko.

Rodil bidea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, segidako kontratua esleitzeko espedieteari hasiera ematea: Rodil pasealekuko 79. zenbakiaren pareko horma berreraikitzeko obra egiteko kontratua.

Lan hauen aurrekontua 148.440 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak 12 asteko epea izango du lan horiek egiteko.

Altzako kiroldegia


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, segidako kontratua egiteko espedienteari hasiera ematea: Altzako kiroldegia eraikitzeko obra zuzentzeko laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea. Eta laguntza tekniko hau emateko aurrekontua 484.000 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak lan hori egingo du eraikin berria egiteko lanek irauten duten bitartean, hau da, 18 hilabetez.

2019/04/16-an argitaratua