Eraikinak birgaitzeko lanetan kalitatea bultzatzeko kanpaina

Donostiako Etxegintza, Ascongi / Adegi Asociación de Constructores de Gipuzkoa elkartea eta arkitektoen, arkitekto teknikoen eta finka adminis-tratzaileen elkargoak dira ekimenaren eragileak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gaur eman dute aditzera kanpainaren edukiak Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek, ASCONGIren idazkari eta ADEGIko sektore elkarteen zuzendari Paul Liceagak, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lehendakari Judith Ubarrechenak, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren lehendakari Xabier Berazak eta Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoko Javier Monterok. 3.000 argibide liburuxkaren bidez helduko dira interesdunengana, parte hartzen duten elkargoen bulegoetan eskura egongo dira eta. Gainera, bakoitzaren webgunean ere beharrezko argibideak ere lor daitezke.

Jabekideen elkarte batentzat, esperientzia on-ona izan daiteke obra edo erreforma bati heltzea, profesional egokiak erabiliz gero. Gida arin bat aurkezten du ADI kanpaina honek, bidaide egokiak aukeratzen jakiteko.

Erreforma proiektu guztietan hiru oinarri dira ezinbesteko birgaitze proiektua behar bezala bururatzeko: elkargo ofizialeko kide den finka administratzaile bat, elkargo ofizialeko kide den arkitekto teknikoa-aparejadorea eta erreformaz arduratzen den enpresa eraikitzailea.

Kanpaina honen bidez, dibulgazio, informazio eta prestakuntza dinamikak abiarazi nahi dituzte partaideek, horien bidez, herritarrak jabearazteko, horrelako lanak behar bezala bideratu, egin edo kontrolatuko badira, garrantzitsua dela beti profesionalekin aritzea, planifikazioa, zuzendaritza eta egitea bera lortu beharreko emaitzen araberakoa izatea bermatzeko.

Ora bati ekiterakoan, ezinbestekoa da konfiantzako profesional esperientziadunak izatea, jabekideen elkarteei prozesua erraztu eta kalitatezko emaitzak bermatzeko.

2018/02/13-an argitaratua