Elkarteentzako Ikastaroak Herri Partaidetza Zerbitzuaren eskutik
Elkarteen administrazio eta kontabilitaterako oinarriak, Bilera eraginkorrak egiteko gakoak, Prozesu parte-hartzaileak, Lidergo gaitasunaren lanketa
Herri Partaidetza zerbitzuak, Donostiako elkartegintza indartzeko asmoz
, lau ikastaro antolatu ditu 2023 urteko maiatza/ekaina bitartean, entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izateko helburuarekin. Ikastaro hauek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.
Hauek dira antolatu diren ikastaroak
- Elkarteen administrazio eta kontabilitaterako oinarriak
- Bilera eraginkorrak egiteko gakoak
- Prozesu parte-hartzaileak : diseinua , metodologia ,tresnak..
- Lidergo gaitasunaren lanketa
Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira. Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norbera gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da.
Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea
Izen-ematea doakoa da udala_partaidetza@donostia.eus helbidera mezu bat idatziz.
> Elkarteen administrazio eta kontabilitaterako oinarriak- 5 ordu
Impact Hub-en eskutik
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen administrazio- eta kontabilitate-kudeaketari buruzko oinarrizko ikastaroa da. Erakundeen kudeaketan ibilbide bat egingo dugu, jarduera hasi eta abian jartzen denetik jarduerak egiten eta garatzen ari den unera arte, eta arreta berezia eskainiko diogu kontabilitate-kudeaketari (kontabilitate-sarrera, kontabilitatearen eramate motak, kontabilitate-programak...).
Datak: Astehenetan, maiatzak 15 eta 22 GAZTELERAZ / 18:00-20:30
> Bilera eraginkorrak egiteko gakoak - 4 ordu
TaPuntu-ren eskutik
bilerei etekina ateratzeko gakoetaz arituko gara. Elkarte edo entitatearen barne bilerak modu ordenatu, produktibo eta eraginkorrean egiteko kontuan izan beharreko hainbat aspektu jorratuko dira. Bileretan ditugun helburuak lortzera hurbiltzeko eman beharreko pausuak landuko dira.
Datak: Astearteetan, maiatzak 16 eta 23 EUSKARAZ / 18:00-20:00
> Prozesu parte-hartzaileak : diseinua , metodologia ,tresnak.. - 5 ordu
Emun-eskutik
Prozesu parte-hartzaileak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko diseinua, metodologia eta tresna ezberdinak landuko dira, eta elkarteek parte-hartzeari dagokionez dituzten erronkak identifikatu eta horiei erantzuteko gakoak bilatuko ditugu.
Datak:asteazkenetan, ekainak 7 eta 14 GAZTELERAZ / 18:00-20:30
> Lidergo gaitasunaren lanketa - 5 ordu
Harago-ren eskutik
Lidergoaz zer ulertzen duen bakoitzak eta egon daitezkeen estilo ezberdinak identifikatuko dira eta lidergoa eta boterearen arteko harremanaz arituko gara. Norberak dituen joerak aztertuko dira, landu nahi diren gaitasunak nondik-nola hasi daitezkeen lantzen identifikatzeko
Datak: ostegunetan, ekainak 8 eta 15 EUSKARAZ / 18:00-20:30
Ikastaro guztiak independienteak dira, eta gehien interesatzen den ikastaroan izen-ematea egiteko aukera dago.
2023/02/06-an argitaratua