Udaleko Ur Zerbitzuaren Araudia aldatzeko Proiektua argitaratu da
Udaleko Ur Zerbitzuaren Araudia 1999ko urrian idatzi zen. Onartu zenez geroztik, ez zaio inolako aldaketarik egin eta, hori dela-eta, zaharkitua gelditu da nahitaez bete behar diren lege-arauei eta teknikari dagozkien alderdi askotan. Horretaz gain, indarrean egon den urteetan, hutsune batzuk atzeman ditugu eta araudi berri bat eginez konpondu nahi ditugu.