Udaletxea berdez argiztatuko da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Dbus-ek ere bat egiten du otsailaren 4ko deialdiarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaletxeko aurrealdea berdez argiztatuko da bihar, otsailak 4, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Horrenbestez, Donostiako Udalak hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten ekitaldiekin bat egingo du.

Bestalde, Dbus-ek ere bat egiten du kanpainarekin eta autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko, eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

2020/02/03-an argitaratua