Udalari egiten diren komunikazioen %80a elektronikoki egiten dira

Herritarren postontziarekiko komunikazioak %14 igo dira 2018arekin alderatuta.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Herritarrekin komunikatzeko Udalinfo sistema eraginkorra bilakatu dela esan daiteke. Horrela ondorioztatzen da herritarrentzako arreta-zerbitzuak egiten duen herritarren postontziaren urteko txostenetik. Bertan, Udalari kontsultak, kexak eta iradokizunak helarazteko erabilitako sistema teknologia berrien bidez egindakoen hazkundea ikusten baita. Esaterako 2019an 19.748 kontsulta, kexa edo iradokizun jaso dira guztira, aurreko urtean baino %14 gehiago. Horietatik 14.641 kanal teknologikoen bidez jaso dira.

Gobernantzako zinegotzi delegatu Juan Ramón Vilesek azaldu duenez, "Internet, egindako komunikazioen %64arekin, Dpostontzia aplikazio mugikorrarekin batera (%15), baieztatzen dute teknologia berriak izan direla donostiarrek Udalari bere kezkak helarazteko gehien erabili duten bidea".

Udalari kexa edo iradokizunak helarazteko beste moduak hurrengoak dira:
  • Telefonoz, hau da, 010 kanala, %7k (2.924) erabili dute 2019an.
  • Presentziala, geroz eta gutxiago, %4rekin (1.460).

Datu horien arabera, Vilesek nabarmentzen du, "kanal teknologikoek indarra irabazten eta sendotzen jarraitzen dutela, herritarrek gehien eskatzen dituzten bitartekoak baitira, eta horiek Udalarentzat apustu argia dira".


Hiri Mantentze eta Zerbitzuak kontsultatuena



Horrenbestez, hauek dira jasotako kontsulta, kexa eta iradokizun gehien jaso dituzten atalen zerrenda:
  • Hiri Mantentze eta Zerbitzuak %39.
  • Mugikortasun Zuzendaritzak %15,65
  • Finantza Zuzendaritzak %10,14

Erantzun-indize altua



Herritarren arreta zerbitzuak, halaber, donostiarrek egiten dituzten kontsulta, kexa eta iradokizunei zuzendaritzek ematen dieten erantzun-indizea neurtzen du. Hala, 2019ko txostenean nabarmentzen da zuzendaritza gehienek komunikazioen %100ari erantzuten diotela.

Etorkizunerako hobekuntzak



Datuak onak diren arren, Udalak herritarrekin duen komunikazioan hobetzen jarraitu nahi du. Harremanak modernizatzeari eta teknologia berrien aldeko apustuari dagokionez, eta sare sozialak geroz eta gehiago erabiltzen direla kontuan hartuta, horien bidez jasotako mezuak Herritarren Postontziaren sisteman sartzea proposatu da.

Era berean, erabiltzaileek egindako iradokizunei erantzuteko, eta funtzionamendu arazoren bat konpontzeko, beharrezkotzat jo da APP berrikusi eta eguneratzen jarraitzea, haren funtzionalitate batzuk doituz.

Gobernantzako zinegotziak azpimarratu duenez, "lanean jarraitzen dugu udal sailen kudeaketako barne prozedurak hobetzeko eta modernizatzeko, herritarrek teknologia berriekin lotutako kanal bizkorren eskaerari aurre egiteko".

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/17-an argitaratua