Donostiako Udala Innpulso sarearen parte izango da

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza, Haurtxokoak eta Gaztelekuak, Intxaurrondoko Ikastolako patioa eta Gizarte-larrialdietarako laguntzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Udala Innpulso – Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarean sartzea onartu du. Izan ere, Donostiak azken hamarkadan egin duen apustua argia izan da Berrikuntzaren Hiri gisa finkatzeko.

Eneko Goia alkateak adierazi duen bezala, "2010eko Plan Estrategikoan Donostia hiri zientifiko eta teknologiko gisa konfiguratzeari buruzko helburua ezarri zen, sektore berritzaileen garapena sustatuz". Bokazio horrek aitormena izan zuen 2010eko abenduaren 20an, Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri izendatu baitzuten, CIN/2502/2010 Aginduak arauturiko deialdiaren esparruan.

Agindu horren arabera, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena sortu zuten, alde batetik, balioa emateko tokiko esparruan Zientzia eta Berrikuntza sustatzeko ahalegin handia egiten ari ziren hiri eredugarriei, eta, beste aldetik, haien ahalmena esparru hau garatzeko funtsezko tresna gisa sustatzeko asmoz.

Testuinguru horretan, Donostia Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Sarean sartzea formalizatu nahi da orain. Sare horren helburuak hurrengoak dira:
  • Tokiko administrazioek zientzia eta berrikuntzaren arloan egiten dituzten jarduerak aitortzea eta bultzatzea
  • Sareko udalen arteko lankidetza bultzatzea
  • Haien ahalmen berritzailea hobetzea
  • Beste udal batzuentzat eredu izatea

Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Udal Ordenantza, onartu diren alegazioak gehitu ondoren.

Haurtxokoak eta Gaztelekuak


Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du HEZI ZERB S.L.U enpresari esleitzea Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Martutene eta Etxarrieneko haurtxokoen eta udal Gaztelekuen sareko zerbitzuak emateko kontratua.

Kontratuak hurrengo balditzak ditu:
  • Hasierako epea 5,5 hilabetekoa izango da (2021eko urtarrilaren 16tik 2021eko ekainaren 30era)
  • Bi luzapen egiteko aukera izango du:
    • 2021eko irailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era
    • 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era

Intxaurrondo Ikastolako patioa


Tokiko Gobernu Batzordeak Intxaurrondo Ikastolako patioa estaltzeko exekuzio proiektua onartu du.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak


Tokiko Gobernu Batzordeak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartu ditu. Zerga horrek erosteko ahalmen txikiena duten familietan duen eragina murrizteko asmoz, zuzeneko diru-laguntza bat ematen zaie 2019ko abenduan Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) onuradun izan diren eta zerga horri aurre egin behar dioten familiei.

Era berean, zaborra biltzeagatiko, ur-horniduragatiko eta saneamenduagatiko tasen kuotak ordaintzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartu dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/12/22-an argitaratua