2021eko aurrekontu proiektua aurkeztu da

Donostiako Udalak 397.387.617 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko 2021eko aurrekontu kontsolidatua (udal entitate eta sozietateak barne) 2020koa baino %8,1 txikiagoa izango da, eta guztira, 397.387.617 eurokoa izango da.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du jaitsieraren arrazioa: “COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako egoera konomikoak Udalaren diru-sarrerak nabarmen gutxitu ditu”.

Hala, Donostiako Udalaren diru-sarrerak 2020an aurreikusitakoa baino 35 milioi euro gutxiagokoak izan dira. Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik (FOFIM delakoa) 10 milioi euro gutxiago jaso ditu, Udalak 5,3 milioi euroko ekarpen berezia egin beharko dio Dbusi konpainiak izan duen diru-sarrera txikiagoagatik, Donostia Kulturakoak 2,3 milioi eurokoak – bereziki sarrera salmenta txikiagoa dela-eta -, eta Turismo edota Sustapen sozietateen diru sarrerak 430.000 euro eta 340.000 euro murriztu dira.

Gainera, Anoeta Kiroldegiaren aurrekontua 6,3 milioi eurotan gutxitu da – 700.000 euroko aurrekontua du 2021ean – Estadioaren lanen amaiera dela-eta, eta Donostiako Etxegintzaren aurrekontua 7 milioi euro txkiagoa izango da 2021ean, Eusko Jaurlaritzatik mailegu eta diru-laguntza gutxiago jasoko dituelako, izan ere, aurten etorkizuneko proiektuak prestatzen joan da.

Gastu arruntak ere behera egingo du, Udalak bere mendeko sozietate eta entitateei egin beharko dien %4ko ekarpen bereziagati (Dbus, Etxegintza, Sustapena, etabar)
Hori guztian kontuan hartuta, 2021eko aurrekontuak Udalaren ekonomia-jasangarritasuna mantenduko du, eta beraz, sor daitezkeen aurreikusigabeko gastuei aurre egin ahal izango die, eta hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatu ahal izango du.

Gizarte Gastua



Gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailak %4,9 handituko dira, eta guztira, 33,4 milioi euro egongo dira, hau da, 2020ko aurrekontuan baino 1,5 milioi euro gehiago.

Hiri proiektuak



Aurrekontu-proiektuak 102 aurrekontu-sail ditu hiriako azpiegituratan hobekuntzak egiten jarraitzeko. Guztira, 39 milioi euroko inbertsioak egingo dira.

40 milioi euro 2020ko proiektuak egiteko



Bestalde, behin 2020ko ekitaldia itxita, Udalak 40 milioi euro hartu ahal izango ditu soberakinetatik. Eta diru-kopuru hori 2021eko inbertsioetarako dauden 39 milioi eurorekin batera kudeatu ahal izango du, 2020ko aurrekontuan aurreikusita zeuden eta COVID-19agatik gelditu ziren hainbat inbertsiori ekiteko.

Ekialdeko Barrutia eta parte-hartzea aurrekontuan



Udal gobernuak aurreikusi du 975.000 euroko aurrekontu saila, Barrutiaren Batzordeak erabakitzen dituen hobekuntza proiektuak egiteko. Gainera, Barrutiaren Batzordeak 2020ko aurrekontutik datozen beste 1,5 milioi euro izango ditu.

Gainera, hurrengo hilabeteetan 2022 eta 2023 urteetako aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua martxan jarriko da. Eta horretarako, urte bakoitzeko 1,5 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi da.

Tramitazioa



Udalak aurrekontu-proiektuari hasierako onarpena martxoaren 31n egingo den ez-ohiko udalbatzarrean emango dio.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/02/03-an argitaratua