Udal diru laguntzen eskaera eta zuriketari buruzko informazio saioa

Martxoaren 1ean gazteleraz. Intxaurrondo Kultur Etxean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak 10 sailetako diru laguntzen deialdi bakarra argitaratzen du urtero. 2018 urteari dagokion deialdia datozen asteetan argitaratuko da, eta hilabeteko epea izango da eskaerak aurkezteko.



Irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzen deialdiari begira erraztasunak eskaintzeko asmoz, Herri Partaidetza Zerbitzuak diru laguntzen kudeaketarako ikastaroa antolatu du, eta 2018ko otsailean formakuntza honen azkeneko saioa eskainiko da

4. SAIOA: DIRU LAGUNTZEN ESKAERA ETA ZURIKETA: IZEN EMATEA ZABALIK



Herri Partaidetzako Teknikarien eskutik, diru lagutzak eskatzeko eta zuritzeko beharrezko tramiteei buruzko informazioa eskainiko da saioetan.
  • NOIZ: Otsailaren 27an euskaraz eta martxoaren 1ean gaztelaniaz, 18.30etan.
  • NON: Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo Plaza)
  • IZEN EMATEA ZABALIK: Otsailak 23 arte, Udal bulego birtualean

INFORMAZIO GEHIAGO
Herri Partaidetza Zerbitzua
Easo 43
943 481358 (9:00etatik 14:00etara)
udala_partaidetza@donostia.eus




AURREKO SAIOETAKO MATERIALAK ESKURAGARRI



Gogoratzen dizuegu ikastaro hau 4 saio independentez osatuta egon dela. Lehen bi saioak azaroan eta abenduan gauzatu ziren, “Proiektuak nola landu” eta “Elkarteen lege eta zerga arloko betebeharrak” izenpean.

Otsailaren 22rako, 3. saio formatiboa antolatu zen, udalean diru laguntzez arduratzen diren Teknikariek lerro bakoitzari buruzko argibideak eskaintzeko, baina izena emandako elkarteekin saioa emateko beharrezkoak ziren kopuruak osatu ez zirenez, Udal teknikari bakoitza jarriko da izena emandako elkarteekin informazioa eskaini ahal izateko.

www.donostia.eus/dirulaguntzak webgunean dituzue saio hauetako materialak PDF formatuan.

2018/02/20-an argitaratua