Dbuseko aldaketak astebururako

Antiguako kaldereroak, Uliako Gimnastikako krossa, Emakumeen derbya

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Antiguako kaldereroak (otsaila 8)

     
Otsailaren 8an, ostiralean, 20:30etik 22:30era gutxi gorabehera Matia kalea itxita egongo da Kaldereroen desfilea dela eta. Horregatik, 5-Benta-Berri linea Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetatik igaroko da.    

Bertan-behera geratuko dira Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32 eta Zarautz 90 eta 122 geltokiak.      

Uliako Gimnastikako krossa (otsaila 10)

     
Informazio guztia ikusi   

Emakumeen derbya  (otsaila 10)

     
Igandean, otsailaren 10a, Realaren eta Athletic Clubaren emakumeen taldeek partida jokatuko dute Anoetan, 11:30ean, eta hori dela-eta Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu        

Informazio guztia ikusi        

Aldaketak Easo 9 geltokian eta Londres geltokian lanak direla eta

   
Easo kalean eta Zubieta kale inguruan lanak direla eta, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan lanak bukatu arte:    
  1. Zubieta kalean: Londres geltokia (5-25-33-40-45 lineak eta B1-B8 Gautxoriak) Zubieta 14 geltokira lekualdatu da, 16 eta 18 lineen ondora.  
  2. Easo kalean:  
  • 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo: Easo 9 eta Urbieta 6 geltokiak kendu egingo dira eta Urbieta 38-ra eramango dira.
  • 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga: San Martín kaletik bira egingo dute eta Hondarribia kaletik Askatasunaren hiribideko geltokietara iritsiko dira. San Martin 25ean egingo dute geldialdia. Easo 9 geltokia kendu egingo da.

2019/02/07-an argitaratua