Arriskuari eta Larrialdiari buruzko XII Jardunaldiak maiatzaren 29an eta 30ean egingo dira

Jorratuko dituzten gaien artean zibersegurtasuna, klima-aldaketa eta honek dakartzan larrialdi berriak eta suteen aurkako segurtasuna egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Arriskuen eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko XII. Jardunaldiak bihar, maiatzaren 25, aurkeztuko dira Donostiako Udalean. Maiatzaren 29an eta 30ean EHU-ko Joxe Mari Korta eraikinean burutuko diren jardunaldiak maiatzaren 31an Illuben egingo den biktimen ebakuazio ariketa batekin itxiko dira.
  • Informatikarekin lortutako arriskuek Leku garrantzitsua izango dute jardunaldietan. Asteazkenean, 9:00etatik 13:00era, ingeniaritza eta zuzenbide arloetako zazpi adituk zibersegurtasunaz arituko dira, larrialdiak sor ditzaketen eraso informatikoak saihesteko konponbide gisa.
  • Asteartean, aditu talde batek ekitaldietan sor daitezkeen arriskuak aztertuko ditu, baita arriskuak auto-babes planen bitartez nola ekidin ere. Suteen aurkako eraikinen segurtasuna ere eztabaidatuko da lehen egunean.
  • Klima-aldaketaren ondorioak eta horiei aurre egiteko emergentzia zerbitzuen beharrezko aurretiko antolaketa ere hizpide izango dira asteartean. Era berean, larrialdi egoeratan lantaldeak koordinatzearen zailtasunaz arituko dira adituak arratsaldeko saioan.
  • Jardunaldiak biktimen ebakuazio ariketa batekin itxiko dira. Ariketan, suteen kontrola eta itzaltzea, behin-behineko ospitale baten ezarpena edo biktimen laguntza psikologikoa ikusi ahalko dira.

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Jardunaldietan doan izen eman nahi dutenek, gerenciariesgosyemergencias.eu web-orriko datu-orria bete beharko dute.
Webgune horretan egitarauari eta hizlariei buruzko informazio gehiago aurkituko duzue..

2018/05/25-an argitaratua