Martuteneko futbol zelaiko belar artifiziala uda honetan berrituko da

Udalak bere futbol-zelaiak hobetzeko planarekin jarraitzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Martuteneko Udal Futbol Zelaiko belar artifiziala aldatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du, eta dagoeneko amaitu da proposamenak aurkezteko epea, duela hilabete batzuk abian jarritako lizitazio publikoaren prozesuaren barruan.

Azkenik, hiru enpresa (Fielturf Poligras, Obras y Pavimentos Especiales eta Pocana 2011) izango dira kontratu hori lortzeko lehian arituko direnak, aurrekontua 335.000 eurokoa izango da eta bi hilabeteko epea izango dute. Lanak udan egitea aurreikusten da, kirol denboraldi berriaren hasieran erabiltzeko prest egon dadin.

Horrela, Donostia Kirolak udaleko futbol-zelaiak hobetzeko planarekin jarraitzen du. Horren harian, Kiroletako zinegotzi Martik Ibabek gogorarazi du, 2018an Berioko belar artifiziala berritu zela eta, gaineratu du, aurreikusia dagoela, epe ertainean, César Benito eta Matigoxotegi udal zelaietako belarra aldatzea eta, halaber, zelai berri bat eraikitzea Merkear aldean (Altza).

Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/24-an argitaratua