Koxk! ekimenaren bosgarren edizioaren aurkezpena

Zaporeak Proiektuaren aldeko jaia igandean egingo da Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Igandean, irailak 23an, ospatuko da Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) gastronomia eta elkartasun festaren bosgarren edizioan Intxaurrondoko Bernar Etxepare plazan. Festaren helburua Zaporeak Proiektura bideratuko den dirua biltzea eta sukaldeak kalera ateratzera izango da.

60 postu izango dira jaigunean zehar banatuak, postu horietan jendeak taberna, jatetxe eta elikadura enpresen pintxo eta produktuak dastatzeko aukera izango du, guztira, 10.000 pintxo baino gehiago izango dira Koxk!-en salgai jarriko direnak. Pintxo horiek guztiak postua jartzen dutenek dohainik ematen dizkiete Zaporeak Proiektuko kideei.

Koxk! (Egin koxk elkartasunari!) goizeko 11:00etan hasiko da zinta mozketa ekitaldiarekin. Zinta mozketa ekitaldian bi omenaldi berezi egin nahi ditu antolakuntzak. Chiosetik eguna Zaporeak Proiektuarekin bizitzera etorrikoa Feox Rescue elkarteko sortzaile eta kide den Michail Vorrias (Pirata) izango da omenduetako bat, urteetan Zaporeak Proiektuko boluntario eta laguntzaile izan eta urtarrilean zendu zen Antxon Berruetarekin batera.

Zaporeak Proiektuak lanean jarraitzen du



Koxk!-ek Zaporeak Proiektuak bere laguntzarekin jarraitzeko dirua biltzea du xede nagusi. Egun Lesbos, Atenas eta Tesalonikan hiru sukalde martxan jartzeko azterketa lanean dihardu proiektuak, Greziako errefuxiatuen egoera ez baita batere erraza, laguntza behar dute eta bertako erakundeek ez dute laguntza hori emateko erraztasunik jartzen.

Zaporeak proiektuak elikagaiak bidaldu ditu errefuxiatuekin lanean diharduten hainbat proiektuetara eta Grezian legalki egoteko tramiteak egiten ari da.

2018/09/20-an argitaratua