210 elementu berrik osatuko dute PEPPUC Ondarea Babesteko Plan Berezia

Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziak 1310 elementu izango ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziak (PEPPUC delakoa) 1310 elementu jasoko ditu, behin Tokiko Gobernu Batzordeak 210 elementu berri jasotzeko aldaketa onartuta. Horretarako, Donostiako Udalak katalogoaren berraztertzea egin du azken urte eta erdian.

Tokiko Gobernu Batzordeak bihar onartuko du Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian egingo dituen aldaketak (PEPPUC delakoa). Bertan, 210 elementu berri gehituko dira, eta honela katalogoan 1310 elementu izango dira.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek eta Hirigintza departamentuko zuzendari Jon Chavarrik azaldu dute, “berraztertzeak 2018ko aldaketa puntualari egindako alegazioei erantzuna ematen diela. Gogoan izan, orduan 50 elementu berri sartu zirela PEPPUC delakoan”.

Horrenbestez, Udalak 500 edo 600 elementu aztertzeari ekin zion, hain zuzen ere, lehenik kontuan hartuta ez zeuden elementuak: bizitokiak, komentuak, ekipamenduak, baserriak, etxeak, portalak edo arkitektura garaikidearen beste hainbat elementu berezi besteak beste.

Arzallusen esanetan, “aldaketaren ondorioz PEPPUC delakoan lehen kontuan hartuta ez zeuden elementuak daude, eta era berean, katalogoaren barruan zeuden hainbaten babes maila aldatu da, betiere, babesa handitzeko”.

Aldaketarik gehien D babes-mailan

  • A babes-mailan katalogatuak izango dira, Udal mailatik goragoko mailan, Villa Aldama edo Uliako Udal Ur Bitegiak.
  • B babes-mailan, 15 elementu berri sartu dira PEPPUC delakoan, hain zuzen ere, lehen C maila zuten elementuak izango dira: Equitativa-ren eraikina, Getaria 2, Prim kaleko hainbat eraikin eta Kursaal Jauregia besteak beste.
  • C babes-mailan, berriz, 20 eraikin berri sartu dira, besteak beste, hainbat etxe, Moneoren Urumea eraikina, Heriz pasealekuko Seminarioa edo Mundaizeko EUTGren multzoa.
  • Azkenik, 200 elementuri D babes-maila eman zaie. Horrenbestez, aldaketaren ondorioz, PEPPUC delakoak 1310 babestutako elementu izango ditu.
Hemen PDF batean elementuen zerrenda osoa

Erlazionatutako dokumentuak

2020/02/03-an argitaratua