Udaberriko laborategietan izen-emate epea zabalik Kontadoresen

Gazteentzako 7 laborategi kultural programatu ditu martxoaren 1etik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2024ko martxotik 2024ko ekaina bitartean. Guztira 54 plaza eskainiko dira, 7 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurten, gorputz mugimendua, sorkuntza artistikoa eta formakuntza nabarmentzen dira. Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabalduz. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta euren ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua.

Elkarlanean osaturiko proposamenak ere egongo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programarekin batera doako laborategi bat egongo da Badabidebaten eskutik, gazteak eta osasun mentalaren gaia jorratzeko: Stop Antsietatea.

Eskainiko diren ikastaroak

  • Trebagazteak: Stop antsietatea
  • Dantza: Dancehall
  • Labo II: Esperimentaziotik artista liburuaren narraziora
  • Gu garena besarkatuz: sexualitate bizigarriak arakatzeko laborategia
  • Zeramika
  • Zer demontre da tarota?
  • Dantza urbanoen laborategia

Parte hartzeko irizpideak

Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteek. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute, euren parte-hartzea egokia dela joz gero, eta plaza libreak egonez gero.

Izen-ematea

Izen-ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke: www.kontadores.eus
Kontadoresek webgune berria jarriko du martxan otsailaren 12an. Bertan ikus dezakezu eskaintza guztia, egutegia, ordutegiak eta prezioak: www.kontadores.eus

Informazio +

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro 13 , Bidebieta, Donostia.
Tel.: 943 483 476
Webgunea: www.kontadores.eus
Posta elektronikoa: kontadores@donostia.eus
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 17:30 - 20:30
Larunbata: 17:00 – 21:00

2024/02/12-an argitaratua