Udal tramiteak errazteko behin-behineko neurriak martxan jarri dira

Udalak bere egoitza elektronikoan B@k ziurtagiri digitala onartuko du izapideak egiteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Covid-19ak eragindako osasun alarma egoera honetan, aurrez-aurreko udal tramitazioa etenda gelditu denez, Donostiako Udalak bi neurri hartu ditu telematikoki bidea errazteko:

• B@k ziurtagiri elektronikoa identifikatzeko bitarteko gisa behin-behinean onartzea.
• Errolda-izapideak burutu ahal izateko zerbitzua martxan jartzea.


B@k ziurtagiri digitala online eskuratu daiteke eta larrialdi egoerak irauten duen bitartean egoitza elektronikoan dauden izapide ia guztietarako eta dokumentuen erregistro elektronikoetarako balioko du. Beraz ez da beharrezkoa izango bulegoetara bertaratzea. Halere, hainbat izapidetan Udalak aparteko bermeak eskatu ahal izango ditu, segurtasuna dela-eta. Bitarteko hauekin Udalak online tramitazioa erraztu nahi izan du, herritar guztien eskura jarriz.

Bestetik, erroldarekin lotutako tramiteak burutu ahal izateko, Udalinfok Morlanseko bulegoa ireki du honako ordutegi honetan: 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera). Bulegora bertaratzeko ezinbestekoa da hitzordua eskatzea 010 telefonoan edo webgunean.
Informazio gehiago eta hitzorduak eskatzeko: hemen

2020/05/06-an argitaratua