Euskararen Nazioarteko Eguna (Abenduak 3) Donostian Hitzez hitz, ahoz aho

200 bat ekintza antolatu dira hirian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna (25 urte), Mintzanet (6 urte) eta Mintzodromoak (10 urte). Jon Insausti Euskarako zinegotziak adierazi duenez, “ekinbide horietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, bidelagunak batez ere, funtsezkoa baita euskara dakigunok proiektu horietan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea”.

Bestalde, urtero bezala, 200 bat ekintza antolatu dira hirian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran. San Telmon, doako egitarau erakargarria antolatu da.

Abenduaren 3ko egitaraua San Telmon


  • 10:00etan: Mintzodromoa eta Mintzanet ( 100 bat lagunek parte hartuko dute)
  • 11:00etan: Euskaraldiaren kale ekintza Zuloaga plazan ( Euria eginez gero, San Telmon)

Urtebete igaro da Euskaraldiaren lehen edizioa egin zenetik eta urtebete barru, 2020ko azaroan, jarriko da martxan bigarren edizioa. Hori dela eta, Donostiako Euskaraldiak herritarrak gonbidatu nahi ditu abenduaren 3an, astearte goizez, egingo den kale ekintzara. Bertan, herritarron bizipenak jaso eta hurrengo edizioari begira ditugun desirak eta nahiak partekatuko ditugu. Ekitaldi irekia izango da eta edonork parte hartu ahal izango du.
  • 12:00etan: Udal ordezkariak bilduko dira Zuloaga Plazan Euskaraldian izan zituzten bizipenak eta datorren urtera begira dituzten desirak idazteko. Euren txartelak ere bertan zintzilikatuko dira.
  • 19:00etan: Bertsoaren Harria saioa (Bilintx): Koldo Izagirre eta Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio.

2019/12/03-an argitaratua