Ikuspuntua da Koxka: Nazioarteko Genero Kazetaritza

Epea irekitzen da EHU/UPV-ko ikasleak maiatzaren 3an hasiko den zikloan izena eman dezaten.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Maiatzean hasiko da bost hitzaldiz osatutako urteko zikloa. Hizlariek munduko emakumeen zenbait egoera aztertuko dituzte klixe eta topikoetatik urrunduz. Lekuetan bertan genero ikuspegiarekin lan egiten duten bost kazetarien begirada.

Hala, maiatzean Anna Surinyachek eta Marta Ariasek "Parteras" solasaldia eskainiko dute; ekainean June Fernandezen txanda izango da "Periodismo narrativo feminista"-rekin; uztailean Nuria López Torres, "Comunidad Transgenero" saioarekin; irailean Rosa María Calaf "Mujeres en Asia"-rekin, eta, azkenik, urrian, Maribel Izcuek "Mujeres mandatarias" eskainiko du.

Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak eta San Telmo Museoak antolatutako zikloa da. Revista 5W eta EHU/UPV-ren laguntzarekin.




Aukera askeko 0,5 kreditu emango dira. Ikasleek izen-ematea egin behar dute eta epea apirilaren 25 arte izango da emailez edo telefonoz

lankidetza@donostia.eus 943 481471.

.

2018/04/11-an argitaratua