Donostia, turismo gastronomikoan eredu nazioartean

Donostiako ordezkaritzak munduko joerak elkarbanatu ditu Munduko Turismoaren Erakundearen Batzar Orokorrean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako ordezkaritzak, Eneko Goia alkatea buru, Munduko Turismo Erakundearen 23. Batzar Orokorraren bilkuran parte hartu du. Batzar Orokorra San Petesburgon (Errusiar Federazioa) egiten ari da aste osoan zehar.

Munduko Turismo Erakundearen Batzar Orokorra bi urtean behin egiten da, eta bertan, munduko 133 herrialdek parte hartzen dute, eta hazten jarraitzen duen eta munduko ekonomian gero eta pisu handiagoa duen sektorearen eboluzioa eta joerak elkarbanatzen dituzte.

Besteak beste, Batzar Orokorrean jorratu dira, berrikuntza, teknologiaren erabilera turismoan, munduan turismo fluxu nagusiak, turismo irisgarriaren garapena edo turismoaren garrantzia Afrikako herrialdeen garapenerako.

Horrekin batera, OMT erakundearen arduretako bat da politika jasangarriak garatzea, izan ere, turismoak 9 milioi pertsona mugitzen ditu mundo osoan zehar eta hainbat gizarte- eta ingurumen-inplikazio ditu. Eta hain zuzen ere, Donostiak atzo jaso zuen OMT erakundearen aitortza Berrikuntza eta Iraunkortasunaren sariarekin, azken urteetan garatutako estrategia dela-eta.

Donostia, turismo gastronomikoan eredu


Batzar Orokorrak Donostia jarri du eredu turismo gastronomikoan duen berezitasunagatik. Erakundeak bere jarduearen kontu ematean eta etorkizuneko proiektuen aurkezpenean, Donostia aipatu du turismo gastronomikoan eredu, eta Basque Culinary Center proiektuari aipamen berezia egin dio. Gogoratu behar da, Donostia Munduko Turismo Gastronomikoaren foroaren egoitza dela eta foroa bi urtean behin egiten dela OMT eta Basque Culinary Center-ek antolatuta, gure hiriak jarduera horretan duen berezitasuna konfirmatuz.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, Batzar honetan parte hartzeak duen garrantzia, izan ere, bertan, munduan gero eta pisu handiagoa duen sektore ekonomiko honen joerak eta lehentasunak elkarbanatzen eta eztabaidatzen dira. Donostiaren kasuan, turismoak hiriko ekonomikaren BPGren %13 ordezkatzen du.

Era berean, Goia, segidakoa gaineratu du: “Donostiak izena du sektore honetan, hain zuzen ere, herrialde, lurralde eta hiri bakoitzak erreferente izateko lehiatzen garen sektorean”. Hortaz, esan du, hiriak bere apustu sendoarekin jarraitu behar duela, hain zuzen ere, kalitatean, izaeran, jatorrian eta nortasunean oinarritutako apustuan. Izan ere, horrenbestez, munduari erakutsiko diogu benetan zer garen, hau da, hiri ireki bat, bere jatorriaz harro dagoena, eta kultura, gastronomía eta ingurumen eskaintza oparoa duen hiria.

2019/09/11-an argitaratua