Apirilak 10: Boulevard zumardia trafikora itxita

Korrikak aldizkako trafiko mozketak eragingo ditu hiri osoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, hilaren 10ean, Korrika amaituko da gure hirian, Euskal Herrian zehar 2.500 kilometrotik gora egin eta gero.

07:36an Errekaldetik sartuko da eta, auzo guztietatik pasatu ondoren, jai handia ospatuko da 12:30etik aurrera Boulevard zumardian eta Parte Zaharreko hainbat guneetan.

Korrikak zirkulazioan izango duen eragin nagusiena 12:00etatik, gutxi gorabehera, 14:30ak artekoa izango da Bidebieta, Gros eta Erdigunean. Boulevard zumardia 22:00ak aldera irekiko da.

Eraginak

Aldizkako trafiko mozketak egongo dira 07:36tik 12:00ak arte hiri guztian. Ordu tarte horretan, Donostiako kaleetatik Korrika pasa ahala kaleak irekiko dira.

Aldiz, 12:00etatik aurrera eta, gutxi gorabehera, 14:30ak arte guztiz moztuko dira: Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, Ategorrieta hiribidea, Nafarroa hiribidea, Zurriola hiribidea eta Boulevard zumardia.

Boulevard zumardia eta Hernani kalea, 14:30etik 22:00ak arte, itxita egongo dira. Zehazki, Legazpi kaletik Peñaflorida kalera arteko tartea.

Ibilbidea auzoka

07:36 Errekalde – 07:40 Añorga - 07:49 Antigua - 08:16 Erdialdea - 08:30 Gros - 08:51 Parte Zaharra - 09:05 Erdialdea - 09:12 Amara Zaharra - 09:19 Berri – 09:40 Loiolako Erribera - 09:47 Loiola – 10:01 Martutene – 10:15 Loiola – 10:29 Egia – 10:51 Intxaurrondo – 11:25 Herrera – 11:32 Altza – 11:56 Bidebieta – 12:00 Azken Kilometroak – 12:30 Boulevard zumardia.

Ibilbidea kalez kale


Donostian 7:36an sartuko da Korrika Errekalde auzotik, eta hiria zeharkatu ondoren, 12:30ak aldera Boulevard zumardira iritsiko da.

Hau da Korrikaren ibilbidea Donostian: Errekaldeko biribilgune - Añorga hiribidea - Añorga txiki - Tolosa hiribidea - Zumalakarregi hiribidea - Sukia kalea - Erregezaintza kalea - Mikelete pasealekua - Matia kalea - Benta Berri kalea - Zumalakarregi hiribidea - Satrustegi hiribidea - Kontxa pasealekua - San Martin kalea - Easo Kalea - Askatasunaren hiribidea - Errepublika Argentina kalea - Kursaaleko zubia - Zurriola hiribidea - Peña y Goñi kalea - Kolon pasealekua - Euskadi Plaza - Mirakruz kalea - Galtzada Nagusia - Secundino Esnaola - Segundo Ispizua kalea - Claudio Delgado doktorea kalea - Nafarroa hiribidea - Marino Tabuyoko biribilgunean buelta - Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea - Kursaal zubia - Salamanca pasealekua - Soraluze kalea - Abuztuaren 31 kalea - Kale Nagusia - Portu kalea - Kaimingaintxo kalea (kaia) - Ijentea kalea - Kale Nagusia - Fermin Calbeton - San Joan kalea - Boulevard zumardia - Hernani kalea - Andia kalea - Miramar kalea - Urbieta kalea - Pedro Egaña kalea - Easo plaza - Autonomia kalea - Easo plaza - Moraza kalea - Urbieta kalea - Antso Jakituna hiribidea - Pio XII. aren plaza – J. Manuel Collado kalea - J.Mª Salaberria kalea - Familia Santua kalea - Errondo pasealekua – J. Manuel Collado kalea - Pio XII. aren plaza - Madril hiribidea - Aita Donostia Plaza - Anoeta - Madril hiribidea - Isabel II etorbidea - Irun plaza - Gregorio Ordoñez kalea - Bartzelona hiribidea - Juan Zaragueta kalea - Aralar Mendia kalea - Antzieta pasealekua - Martutene pasealekua - Pilarreko Andra Maria - Martutene pasealekua - Antzieta pasealekua - Loiola Zeharbidea - Urbia kalea - Aralar mendia kalea - Egia kalea - Mandasko Dukea - biribilgunean buelta - Mandasko Dukea - Egia kalea - Ametzagaña kalea - Maria Reina elizan ezkerretara - Karmengo Andre Maria kalea - Ametzagaña kalea - Polloe plaza - Sibilia kalea - Baratzategi pasealekua - Zarategi pasealekua - Pablo Sorozabal plaza - Mons pasealekua beherantz - Atarizar Kalea - Intxaurrondo kalea - Jose Elosegi Alkatea hiribidea - Herrera pasealekua - San Luis Gonzaga plaza - Txingurrienea pasealekua - Larratxo pasealekua - Txirrita Bertsolaria pasealekua - Larratxo pasealekua - Leosiñeta kalea - Lauaizeta kalea - Txapiñenea kalea - Larratxo pasealekua - Altza pasealekua - Herrera - Jose Elosegi Alkatea hiribidea - Pasai San Pedro hiribidea - Joan XXIII. aren pasealekua - Julio Urkixo ibilbidea - Serapio Mujika - Joan XXIII. aren pasealekua - Pasai San Pedro Hiribidea - Jose Elosegi Alkatea hiribidea - Ategorrieta hiribidea – Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea - Boulevard zumardia.

Garrio publikoa

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus
Euskotrenek tren bereziak jarriko ditu Kostako linean: goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte maiztasuna ordu erdikoa izango da.
Renfek ere maiztasunak handituko ditu.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/04/07-an argitaratua