Salbamendu, erreskate eta bilaketa zerbitzuen gaineko tasa onartuta

Onartutako beste gai batzuk: Andoain kaleko horma, Alai Alde, Haurtxoko eta Gaztelekuak, Ur-hornidura sarea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak ematen dituen bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuen gaineko tasa arautzeko Zerga Araua. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, tasan honen helburua dela ekidin daitezkeen arrisku zein negligentzia egoerak gertatzeea, hain zuzen ere, erreskate baty suhiltzaleen zerbitzuaren beharra eskatuko luketen arrisku zein negilgentzia egoerak, horrek dakartzan bailabide pertsonal zein materialen mobilizazioarekin”.

Hainbat hipotesi tasa ezartzeko:

a) Pertsona fisikoek arriskuaz, debekuaz edo betebeharraz ohartarazteko seinaleak ez betetzea, arrisku-lekuetan behar bezala kokatuta badaude.

b) Herri-administrazioetan segurtasunaren eta babes zibilaren arloan eskumena duten organoek emandako autobabeserako neurriak, jarraibideak, abisuak edo orientabideak ez betetzea.

c) Zuhurtziagabekeriazko edo ausarkeriazko jokabideak.

d) Pertsona fisikoek zuzenean emandako informazioa kontuan hartuta; ohartarazi ahal izango da ez zeudela mobilizazioa justifikatzen zuten baldintza objektiboak, erreskatea arriskuaren edo arriskuaren simulazioaren ondorioz gertatzen bada.


Tasaren kopurua aldatu ahal izango da kasu bakoitzaren baldintzak eta egoera artatazera joan behar duten zerbitzu kopurua kontuan hartuta.

Andoain kaleko hormaren konpontze-lanak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, “Andoain kalean horma ainguratua konpontzeko proiektuari” dagozkion obren kontratazio espedientea.

Lizitazioaren aurrekontua 316.693 eurokoa da eta enpresa esleipendunak lan horiek egiteko hiru hilabeteko epea izango du.

Hainbat jarduera Alai alden

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du “Alai alden hainbat jarduera egiteko proiektuaren” 1 eta 3 eremuetako lanak egiteko kontratazio espedientea.

Lizitazioaren aurrekontua 673.325 eurokoa da eta enpresa esleipendunak lan horiek egiteko sei hilabeteko epea izango du.

Haurtxoko eta Gaztelekuen kudeaketa

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, “Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Martutene, eta Etxarriene zentroa kudeatzeko” kontratazio espedientea.

Urteko lizitazioaren aurrekontua 1.205.651 eurokoa da 10 hilabeterako (uztailean eta abuztuan ixten dute), eta enpresa esleipendunak segidako epeetan kudeatuko ditu Gazteleku eta Haurtxokoak: 2022ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era, eta 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era luzatzeko aukera izango du.

Ur-hornidura sarea berritzeko lanak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, “Askatasunaren Hiribidea – Mirakruz kaleko zatian Erdialde guneko ur-horniduraren sare nagusia berritzeko” lanak kontratatzeko espedientea.

Lizitazioaren aurrekontua 722.981 eurokoa da eta enpresa esleipendunak lan horiek egiteko lau hilabeteko epea izango du.

2022/06/14-an argitaratua