Otsailaren 10ean, Inauteri larunbatean, Dbusek "gautxori" zerbitzuak ordubete luzatuko ditu, 5:00ak arte egongo direlarik.
TAO
Inauteriak (
Egitaraua esteka honetan) direla eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, otsailaren 6tik, asteartetik, otsailaren 12ra arte, hurrengo asteko astehelenerarte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Bide Mozketak
Gure hirian inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan hainbat eten egingo da eta horrek, era batera edo bestera, aldaketak eragingo ditu autobus ibilbideetan eta erdialdeko zirkulazioan.
DBUS
2018ko Inauterien ospakizunak direla eta, zerbitzuetan zenbait aldaketa egingo dira konpartsen ibilbidea ez oztopatzeko eta zerbitzu bereziak eskainiko dira jaiaz gozatzeko.
1) Inauteri larunbatean, gautxori zerbitzu gehiago
Otsailaren 10ean, Inauteri larunbatean, Dbusek GAUTXORI zerbitzuak ordubete luzatuko ditu,
5:00ak arte egongo direlarik.
Informazio osoa kontsultatu (pdf)
2) 2018ko inauterietako desfilea dela eta, autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak erdialdean
Konpartsa ezberdinen ibilbideak ez oztopatzearren, zenbait ibilbide eta geltoki aldaketa egingo dira autobus lineetan.
Informazio osoa kontsultatu (pdf)
3) Aldaketak auzoetan Inauterien, Kaldereroen eta Iñude eta Artzaien ospakizunak direla eta
Otsailaren 9an, ostiralean, 10ean, larunbatean, eta 11n, igandean, Inauteriak, Kaldereroak eta Iñude eta Artzaiak hiriko hainbat auzotatik ibiliko direnez autobus ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira.
Informazio osoa kontsultatu (pdf)
4) Autobus zerbitzu berezia Illunben egingo den inauterietako konpartsen aurkezpenerako
Otsailaren 8an, ostegunean, Inauterietako Konpartsak aurkeztuko dira Illunben 21:00etan, eta hori dela-eta, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu.
Informazio osoa kontsultatu (pdf)