Orekatu, bulling-ari buruz hausnartzeko mikroantzerkia

Amaia Ruiz de Galarreta eta Barbara Rivas Aramburu aktoreek gazteei bulling-ari buruz hausnartzea eragingo diete euskarazko 15 minutuko mikroantzerki baten bidez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kultura eta Hezkuntza zinegotzi, Jon Insaustik eta Orekatu mikroantzerkiaren protagonistak Amaia Ruiz de Galarretak eta Barbara Rivas Aramburuk Orekatu ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Gazteen arteko bulling-ari hausnarketa egiteko modu ikus-entzunezkoa da.

Horretarako, Amaia Ruiz de Galarreta eta Barbara Rivas Aramburu Miren eta Ane pertsonaietan bilakatuko dira. Haien eskola garaian, Miren oso gaizki portatu zen Anerekin eta, nahiz eta urte asko pasa diren, Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil. Hori dela-eta Mirenekin kontaktuan jartzea erabakitzen du.

Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Jon Insaustik honakoa azaldu du: "Bulling-a gazteen artean hartu duen indarra ikusita, helburua da gazteei gai sensible honi buruz sentsibilizatzea, eta horretarako hausnarketa sakon bat eginarazi nahi zaie errealitatera gertutik ikusaraziko dien mikroantzerki baten bidez".

Amaia Ruiz de Galarreta eta Barbara Rivas Aramburu protagonistak segidakoa adierazi dute: "Mikroantzerkiaren bitartez ikusarazi nahi dugu zer sentitzen duten gazteek besteek onartzen ez dituztenean, baita ingurukoek zer jarrera hartzen duten erasotzaileak biktimari eraso egiten dionean".

Hortaz, Amaiak eta Barbarak bere pertsonaien bitartez gazte eta ume askok eskoletan bizitzen dituzten eraso fisiko eta hitzezkoari buruz hitz egingo dute eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina erakutsiko dute.

Donostiako ikastetxeetara zabalduko da ekimena. Eta ikastetxeek Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalarekin harremanetan jarri beharko dute mikroantzerkia hartzeko 943481402 telefonoan edo hezkuntza@donostia.eus posta elektronikoan.

2018/04/12-an argitaratua