Udal BOEtako alokairuen ordainketa etenda egoera larriagoan daudenentzat

Neurria apirila eta maiatzerako izango da eta ekainera zabaldu ahal izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin bat egin du, eta ondorioz, Donostiako Etxegintzak kudeatzen dituen alokairu publikoko etxebizitza parkean bizi diren ekonomia-kalteberatasun egoeran dauden maizterrez ez dute aldi batean alokairua eta komunitate gastuak ordaindu behar izango.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek azaldu du, neurria apirila eta maiatzerako izango dela eta ekainera zabaldu ahal izango dela, baldin eta alarma egoerak irauten badu.

Horrenbestez, neurri honen onuradun izango dira, osasun-larrialdi egoeragatik langabezian gelditzen diren maizterrak, edo autonomoak direnak, baldin eta euren diru-sarrerak %40 edo gehiago gutxitu badira.

Eskaerak


Horretarako, Donostiako Etxegintzan eskaera egin beharko dute – beti bide telematikoen edo telefonoaren bidez -, eta eskaera horrekin batera langabezia egoeraren ziurtagiria – non eta langabezian egoteagatik jasotzen duten prestazioa agertzen den -, eta autonomoen kasuan Foru-Ogasunaren ziurtagiria atxiki beharko dute.

2020/03/24-an argitaratua