Udaltzaingoak eta Ertzaintzak San Sebastian eguneko segurtasuna koordinatuko dute

Segurtasun arduradunek antolaketa bateratua egin dute, jaia normaltasunez joan dadin bermatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaltzaingoa eta Ertzaintza izango dira San Sebastian bezperako zein eguneko segurtasunaren arduradunak. Bi polizien ordezkariek elkarlanean operatiboa antolatu dute, jaia normaltasunez garatzea bermatzeko, betiere, indarrean dauden arau zein oharrei jarraituz.

Jaiaz gozatu ondoren etxera itzultzeko gomendiorik nagusiena garraio publikoa erabiltzea da; eta oinez itzultzen bada bide erabilienetik eta argitsuenetik joatea, izan ere, bertan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia egiten dute. Era berean, gomendatzen da adi egotea poltsa diru-zorro, sakelako telefono eta abarrekin.

Agintariek nabarmendu dute baldin eta segurtasun arazoren bat ikusten bada, 112 edo 092 telefonoetara deitzea.

Segurtasun neurri hauen helburua da hiritarrek ondo pasatzea bermatzea, eta banderaren igoeratik jaitsiera arte ateratzen diren danborradak eta egunean zehar egiten diren ekitaldiak ondo garatzea.

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez “segurtasun operatiboa prest dago San Sebastian festaren normaltasuna bermatzeko”. Bestalde zinegotziak eskatu du egoera anomalo aurrean agintariengana jotzea. Bestalde, hiritarrei garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin die.

Era berean, bi poliziek hiritarrei eskatu diete auzotarren atsedena errespetatzeko, eta, horretarako, behar ez den zarata ez egiteko. Izan ere, horrela ere festaz gozatu daiteke, beste hainbat pertsona lo egiten eta atsedena hartzen ar idiren bitartean.

Informazio ofiziala


Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eskatu dute gizarte-sare ezberdinen bidez helarazi ahal daitezkeen albiste faltsuei kasurik ez egiteko, eta beraz, Udalaren zein Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren kontu ofizialen bidez ematen den informazioari kasu egiteko.

Jarraipen Mahai Teknikoa


Danborradako ekitaldi nagusietako segurtasuna bermatzeko Jarraipen Mahai teknikoak Garberako su-hiltzaileen parketik lan egingo du. Haur danborradaren kasuan, eguraldiaren arabera irten ala bertan behera uzteko erabakia, urtarrilaren 20ean bertan 10:30 aldera hartuko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/18-an argitaratua