Donostiako Udalak, bere jabetzako 16 lursail eskainiko ditu (30.000 m² -ko azalera) Atotxaerrekan. 16 lursailek, 115 eta 125 m² bitarteko 96 etxebizitza egiteko aukera ematen dute, bakoitza bere garaje, trasteleku eta lorategi eremuekin.
Lursail hauetan eraikitzen diren etxebizitza bakoitzak, 95.000€ inguruko kostua izango du. Ogasuneko eta Finantzetako zinegotziak, Jaime Dominguez-Macayak esan duenez “
eskaintza hau oso erakargarria da gaur egungo gure hiriko higiezinen merkatua kontuan izanda”.
Domínguez-Macayak adierazi duenez “
16 lursail lehiaketa publiko baten bidez eskuratu ahal izango dira eta lehiaketa hauetan parte-hartzeko baldintzak, malguak eta betetzeko errazak dira”.
Aurkeztu beharrekoa
Interesa dutenek aurkeztu behar den dokumentazioa eskura izango dute Udaleko Ondare zerbitzuko bulegoetan bai eta www.donostia.eus webguneko Kontratatzaileren Profila eta Tramiteen ataletan.
Era berean, interesatuek beraien eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte Udaleko kontratazio bulegoan, Ijentea kalea 1en, goizeko 9:00etatik, eguerdiko 14:00etara. Eskaintzak aurkezteko epemuga, irailaren 14an, eguerdiko 14:00etan izango da.
Eskaintza prestatzerako garaian suertatu daiteken zalantzak argitu ahal izango dira Ondare Zerbitzuan, telefonoz edo udal webgunean.
edo Eusko Jaurlaritzako webgunean