Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Astea Donostian

Formakuntza-hitzaldia: nola ekidin bihotz-gelgialdiak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak, Osakidetzarekin,EHUrekin, Gurutze Gorriarekin eta DYArekin batera lan egiten du hezkuntza arloko helburu komun batzuk lortze aldera. Elkarlanerako irekitako ildo horri jarraituz, Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Astea antolatu du hirian.

Enrique Ramos Osasun Publikoko zinegotzizak adierazi duenez, “ bihotz-biriketako geldialdia osasun publikoko arazoa da, lehen mailakoa. Geldialdien %80 ospitalez kanpo gertatzen dira eta, nahiz eta kasuen % 60an lekuko bat egon, % 25ek bakarrik egiten ditu bihotz-birikak bizkortzeko (BBB) maniobrak, osasun-baliabideak iritsi bitartean”.

Udalak egokitzat jotzen du etengabeko prestakuntza bultzatzea BBBren arloan, proiektu baten bidez bere eginez, herri mailan: BBBri buruzko sentsibilizazioa areagotzea eta arlo horretako oinarrizko osasun-tekniken inguruko prestakuntza-maila handitzea.

DataTokiaOrdutegiaHizkuntza
Urriaren 15aTomasene Kultur Etxea
Intxaurrondoko Kultur Etxea
17:30-18:30
18:30-19:30
Euskara
Castellano
Urriaren 16aColegio de Enfermería (COEGI)
Urriaren 17aUdalaren Aretoa
Urriaren 18aEgia Kultur Etxea
Lugaritz Kultur Etxea17:00-18:00
18:00-19:00
Euskara
Castellano
Urriaren 19aGipuzkoako Aldundiko Beheak

Erlazionatutako dokumentuak

2019/10/15-an argitaratua