Urtarrilak 31. Amaituko da Artea eta Giza Eskubideak ekitaldeko obrak aurkezteko epea

Edizio honetan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inguruan izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Eskubide Zibiletako atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldian” parte hartzera. Aurtengo ekitaldian, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz, Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren 30 artikuluen inguruan zein dira garrantzitsuenak edo zein eskubide berri gehituko lukete.

Modu horretan, Udalak ikastetxeei, arte akademia, elkarte eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun eta gogoeta egin dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.


Parte-hartzailearen adinaren arabera, lau kategoria proposatzen dira eta bakoitzean lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke.
  • 6-8 urte
  • 9-12 urte
  • 13-15 urte
  • 16-18 urte
Lanak aurkezteko epea, 2023ko urtarrilaren 31ean bukatuko da, eguerdiko 15:00etan.

Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:

Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia


Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak

Sariak, 2023ko apirilaren 23an banatuko dira, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Gainera, "Bazen behin irudi bat..." liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.

Aipatutako webgunean, halaber, informazio osagarriarekin batera, oinarriak aurki ditzakezu hemeretzigarren ekitaldiaren xehetasunekin.

Oinarriak

2022/10/24-an argitaratua