BERTAN BEHERA. Haurtxoko eta gaztelekuak zuengandik gertu sareen bidez

Astean zehar etxean egiteko jarduerak proposatuko dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


BERTAN BEHERA

#HaurtxokoekinAktibo eta #GaztelekuekinAktibo ekimena bertan behera gelditu da. Horrek, sareen bidez haur eta nerabeentzat etxean egiteko proposamenak bideratzea zituen helburutzat.

Indarrean sartu zen alarma egoeraren deklarazioak, zerbitzuen kontratua eten du; eta, ondorioz, kontratuaren espezifikotasunak direla-eta, Gazteleku eta Haurtxokoen ekimen hori ezin dugu egin. Barkatu eragozpenak.


Donostia Gazteriako Haurtxoko eta Gaztelekuek astean zehar jarduera desberdinak proposatuko dituzte zerbitzuak berriro ireki arte. Ekintza horiek Donostia Gazteriako sare sozialetan ikusi ahalko dira eta webgune honetan horiek egiteko beharrezkoa den material osagarria aurkituko duzue.

HAURTXOKOAK:

Haurtxokoetako ekintzak non aurkitu:
@DssGazteria Facebook, Twitter e Instagram.
  • Ile zoro koloretsuak: Ile zoro eta koloretsua duten pertsonak sortuko ditugu eskulan dibertigarri honetan. Tenperak eta lastotxoak prestatu eta adi egon azalpenari!
    Bideo azalpena sareetan
  • Akrosport: Etxean gorputza mugimenduan jarri dezakegu eta familian bada, dibertigarriagoa izan daiteke. Espazio zabala sortu eta alfonbra edo estera prestatu lurrean. Binaka, hirunaka, launaka... egiteko ariketa irudiak prestatu ditugu. Irudietan ondo fijatu eta hasi akrobaziak egiten!
    Bideo azalpena sareetan
  • Japoniako kometa: Indarra eta bizitzan arrakasta sinbolizatzen duten japoniako kometa hauek egitera animatzen zaituztegu gaurko honetan.
    Bideo azalpena sareetan
  • "Misioa etxean geratzea". Etxean gelditzearen garrantzia haurrei modu dibertigarrian azaltzen laguntzeko, Dalmaus idazleak sortutako ipuina proposatzen dizuegu. Anima zaitezte zuen seme-alabekin batera ipuina landu eta koloreztatzera. Haurrei ipuina erakutsi aurretik begira ezazue helduek, azken orrian kontutan hartzeko gauzatxo bat dago eta. Ondo pasa!
    Bideo azalpena sareetan
    Materiala: Misioa Etxean Geratzea.pdf
  • Familiaren zuhaitz genealogikoa. Aspertuta zaude eta ez dakizu zer egin? Familiaren inguruko zuhaitz genealogikoaren eskulan bitxi eta polit hau egitea proposatzen dizugu, ikus ezazu ondorengo bideoa, bertan azaltzen dugu nola egin. Erraza eta polita da, anima zaitezte familian egitea!
    Bideo azalpena sareetan
    Plantila lagungarria: Zuhaitz genealogia plantilla.pdf .

GAZTELEKUAK:

Gaztelekuetako ekintzak non aurkitu:
@DssGaztelekuak Instagram.
@DssGazteria Facebook, Twitter e Instagram.

  • Sortu zure futbol mahaia: Eskulan honen bidez zuen futbol mahaia sortzeko aukera izango duzue. Prestatu materialak eta argibideak pausoz pauso jarraitu, eskulan ederra sortuko dugu!
  • Bideo azalpena sareetan
  • Hitz eta pitz: Hitz eta pitz jolasa prestatu dugu zuentzat, arkatza eta papera dira behar ditugun material bakarrak.Jarraitu argibideak, ikusi adibidea eta proposatzen dizugun hizkiarekin jolastera!
    Bideo azalpena sareetan
  • Yoga: Yoga egin nahi duzu? Animatu zaitez proposatzen dizkizugun ariketak egitera!
    Bideo azalpena sareetan
  • Sukaldaritza tailerra: Gaurkoan brownie goxo bat egiteko errezeta daukagu. Prestatu osagaiak, eta pausoz pauso jarraitu argibideak. On egin!!
    Bideo azalpena sareetan
  • “7 seconds challenge”. Arreta eta azkartasun froga. Galdera bakoitza erantzuteko 7 segundu dituzu. Galdera bat, puntu bat. Amaitzean leihotik argazkia atera eta bertan idatzi puntuazioa. Aipatu @DssGaztelekuak, @DssGazteria eta #NiEtxeanGelditzenNaiz
    Bideoa sareetan

2020/03/25-an argitaratua