Donostia Mundu Artean azaroa eta abenduko egitarauaren ekintza berriak martxan.

Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, zinema, antzerkia, eztabaidak eta beste hainbat ekitaldi Donostiako aisialdirako agenda alternatiboa osatzen dutenak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kalean da Donostia Mundu Artean programa, 2018ko azaroa eta abenduko ekintza berriekin.Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, zinema, antzerkia, eztabaidak eta beste hainbat ekitaldi Donostiako aisialdirako agenda alternatiboa osatzen dutenak.

Bi hilabetean behin, Donostiako udaleko lankidetza atalak programa hau ateratzen du, GGKE, elkarte, kolektibo, mugimendu sozial eta hiriko beste erakundeek antolatutako ekintzez hornitua.



Ekintza kultural hauekin ongi pasatuko duzu eta bertako eta munduko errealitateez informatuta egongo zara, betiere, ikuspuntu kritiko batetik. Gainera eraldaketa soziala bilatzen duten hainbat esperientzia eta iniziatiba ezagutu ahalko dituzu ere.

Kontsultatu ekintzak hemen:

www.donostiaentremundos.org


Sare Sozialetan jarraitu:

Facebook
@donostia.entremundos

Twitter
@D_entremundos


2018/10/31-an argitaratua