Udalak HIESAren aurkako Munduko Egunarekin bat egiten du

Abenduaren 1ean oroituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, bihar ostiralean, abenduaren 1ean, oroituko den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Hasteko, Kursaaleko argia piztuko da begizta gorria irudikatuz, abenduaren 1etik abenduaren 4ra bitartean. Gainera, begizta gorriak dituzten kartelak jarriko dira Udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikotan. Egun horretan ere Udaletxea gorriz argiztatuko da.

Abenduaren 1ean, ostiralean, goizeko 10:30etatik 13:30etara, informazio mahaiak jarriko dira Loiola kalean, Fnac-eko sarreran. Arratsaldean, elkarretaratzea egingo da, 19:00etan, Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan. HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egingo da eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartuko du dantza emanaldi bat eskainiz.

Era honetan, Donostiako Udalak programaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen eta adoretzen zaituzte.

Begizta gorria

2017/11/30-an argitaratua