Aste Santua eta Pazko Astea Donostiako Haurtxoko eta Gaztelekuetan

Lagun artean jolasean ondo pasatzeko aukera paregabea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udaleku itxura hartuko dute Haurtxoko eta Gaztelekuek Aste Santu honetan; izan ere, ekintza ugari antolatu ditugu datozen opor egunei begira, goizez Haurtxokoetan eta arratsaldez Gaztelekuetan .

Haurtxokoak

Ordutegiei dagokienez, haurtxoko guztietan Antiguan salbu, egunerokoa 10:30-13:00 izango da, eta azken egunean aldiz, apirilaren 9an, 10:30-13:30. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti.

Izen-emateko garaian bi txanden artean aukeratu beharko da:
• 1. txanda: martxoak 29, 30, 31
• 2. txanda: apirilak 6, 7, 8, 9

Gogoratu eskaintza hau HH5etik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dagoela.

Antigua Haurtxokoan berriz eskaintza LH2tik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzendua dago eta apirilaren 6tik 10era bitartean izango da, 16:00-18:15 ordutegian. Topalekua eta jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti. Nahi den egunetan izena-emateko aukera egongo da.

Ekintzak, eguraldiak uzten duen guztietan, kalean eta auzoko plaza zein parkeetan egingo dira.

Haurtxoko guztietarako izen-ematea martxoaren 17tik 24ra zabalduko da eta 943483333 telefonora deituz egin beharko da, astelehenetik larunbatera 16:30-19:30 ordutegian.


Gaztelekuak

Arratsaldez arituko gara, ohiko ordutegian, eta egun hauetan guztietan ekintza bereziak egongo dira arratsaldero Gazteleku guztietan:

• martxoak 30 eta 31
• apirilak 6,7,8, 9 eta 10

Salbu Aiete eta Antiguan egunotarako antolatu direla ekintzak:

• Aieten: apirilak 9 eta 10.
• Antiguan: apiriilak 6,7,8,9 eta 10

Halaber askotariko ekintzak izango dira, besteak beste.

*Irteerak auzotik: auzoko toki ezberdinetan ekintza ezberdinak egingo dira
*Taldekako ekintzak: ginkana, pista jolasa, challange,...
*Gaztelekuen arteko jolas pikeak: hainbat froga egingo dira gaztelekuen artean lehiatuz
*Gaztelekuen ohiko jarduerak

Ekintza bakoitzerako izena eman beharko da.

Izen-ematea martxoaren 17tik aurrera zabalduko da eta dagokion Gaztelekuan egin beharko da ekintza bakoitzerako izen ematea (Gaztelekuan bertan izena emanez, emailez edo telefonoz). Nahi den egunetan izena-emateko aukera egongo da.

Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako edota Gaztelekuetako Bazkide fitxa bete behar dela eta dagokion Haurtxoko/Gaztelekuan entregatu behar dela

Azkenik, eta SEGURTASUNA bermatzeko honako NEURRI hauek beteko dira bai Haurtxokoetan eta baita Gaztelekuetan ere:
• Musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da.
• Sartu eta irteterakoan eskuak garbituko dira gel hidroalkoholikoa erabiliz.
• Haurtxokora haurrak bakarrik sartuko dira eta guraso eta senitartekoek kanpoan itxaron beharko dute.


Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxoko/Gaztelekura jo dezakezu.
HAURTXOKOAKGAZTELEKUAK
Haurtxoko Aiete
Tel. 943 483822
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
Gazteleku Aiete
Tel. 943 48 38 22
Email: gaztelekua_aiete@donostia.eus
Haurtxoko Altza
Tel. 943 48 10 34
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus
Gazteleku Altza
Tel. 943 48 14 90
Email:gaztelekua_altza@donostia.eus
Haurtxoko Amara
Tel. 943 48 19 44
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus
Gazteleku Amara
Tel. 943 48 15 85
Email: gaztelekua_amara@donostia.eus
Haurtxoko Antigua
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus
Gazteleku Antigua
Tel. 628 705571
Email: gaztelekua_antigua@donostia.eus
Haurtxoko Bidebieta
Tel. 943 390 005
Email:haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus
Gazteleku Bidebieta
Tel. 943 48 34 75
Email: gaztelekua_bidebieta@donostia.eus
Haurtxoko Egia
Tel. 943 48 28 28
Email:haurtxokoa_egia@donostia.eus
Gazteleku Egia
Tel. 943 29 80 31
Email: gaztelekua_egia@donostia.eus
Haurtxoko Gros
Tel. 943 32 12 17
Email: haurtxokoa_gros@donostia.eus
Gazteleku Gros
Tel. 943 29 12 41
Email: gaztelekua_gros@donostia.eus
Haurtxoko Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Gazteleku Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus
Haurtxoko Martutene
Tel. 943 48 33 66
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus
Gazteleku Martutene
Tel. 943 46 64 92
Email: gaztelekua_martutene@donostia.eus

Edozein zalantza baduzu deitu edo idatziguzu:
gazteria@donostia.eus / 943481909

2021/03/18-an argitaratua