21. Korrikak trafikoan eragina izango du apirilaren 12ko arratsaldean

21:30ak aldera hiriak normaltasuna berreskuratzea aurreikusten da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
21. Korrika Donostiatik apirilaren 12an, ostiralean igaroko da, eta horrek hainbat trafiko aldaketa eragingo ditu hirian. Aurreikusitako etenak direla eta, Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.  

Korrika Errekalde auzotik 16:28ak aldera sartzea estimatua dago eta ibilbidea egin ondoren, Pasaiarantz joatea. Hiria ez da guztiz itxita egongo. Korrika Donostiako kaleetatik pasa ahala, errepideak trafikora irekitzen joango dira pixkanaka. 21:30ak aldera berreskuratuko du normaltasuna.  

Ibilbidea Errekalden hasi eta auzo hauek eta hurrenkera honetan zeharkatuko ditu: Antigua, Erdialdea, Gros, Parte Zaharra, Zentroa, Amara, Erribera, Loiola-Martutene, Egia, Intxaurrondo, Larratxo-Altza eta Bidebieta. (ibilbide eta ordutegiak atxikitzen dira)  

Antiguatik pasatzerakoan, 16:35ak aldera, Matia kalea, Ondarbide eta Benta Berri dagoen zatia, trafikoarentzat itxiko dira, 20:00ak arte.

Korrika Txikiek hartuko dute lehenago hiria, zehazki, gaur, apirilaren 11n, Altzan, Morlans eta Igeldon egingo dute, eta gainerako auzoetan ostiral goizean, apirilaren 12an, hain zuzen. (ibilbide eta ordutegiak atxikitzen dira)  

Udalaren kilometroa

 
Udalak 2.069. km erosi du, Boulevardeko taxi geltokiaren pareko zebra-bidean hasiko dena. 18:11n, Eneko Goia alkateak hartuko du lekukoa, EAJ, PSE, EH Bildu eta Irabazi alderdietako ordezkari bana ondoan duela.  

Aldaketak Dbusen Korrika dela eta

 

Korrika dela eta, apirilaren 12an, ostirala, aldaketak egingo dira Dbusen 5-Benta Berri eta  38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineetan.  

5-Benta Berri linea:
   

Apirilaren 12an, ostirala, 17:00etatik 20:30era gutxi gorabehera, 5-Benta Berri linearen autobusak ez dira joango Matia kaletik. Autobusak Zumalakarregi Hiribidetik joango dira Europa Plazaraino eta Elias Salaberria kalera bira egingo dute bere ohiko ibilbidea berreskuratzeko Zarautz Hiribidetik aurrera.    

Beraz, Matia, Benta Berri eta Resurrección María de Azkue geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira eta Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetara lekualdatuko dira.    

38-Trintxerpe-Altza-Molinao linea:


Apirilaren 12an, ostirala, 15:00etatik zerbitzua bukatu arte, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linea ez da Euskadi Etorbidetik joango. San Pedrorantz, mikrobusa Portuko pabiloietatik joango da eta geldialdia egingo du Euskadi Etorbidera berriro irtetean (behin-behineko postea).    

Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka, eta behin-behineko postean egingo du geldialdia.  

Informazio guztia ikusi
   

Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/10-an argitaratua