Rosa García, 2019ko Urrezko Danborra

Eneko Goia alkateak azpimarratu du “Donostiar guztion Urrezko Danborra dela”

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


‘Stop Desahucios’ mugimenduko bozeramaile den Rosa Garcíak jasoko du 2019ko Urrezko Danborra Donostiako Alkate Eneko Goiaren eskutik, urtarrilaren 20an, 12:30ean, Udaletxeko Udalbatza aretoan. Horrela jakinarazi dute alkateak berak eta udal taldeetako bozeramaileek gaur eguerdian Harrera Aretoan egindako ekitaldian.

Eneko Goia alkateak zoriondu egin du irabazlea, eta gaineratu du “azken bozketara iritsi diren bost hautagaiek merezimendu nahikoa bazutela saria irabazteko”.

Donostiar guztion Danborra da”, adierazi du alkateak.

Donostian erroldatutakoek Abenduaren 10etik 16ra erroldatutako donostiarrek bozkatu ahal izan dute Rosa García, Esther Ferrer, Dolores Redondo, Ane Gabarain eta Alicia Amatriain-en hautagaitzen artean

Guztira 3.666 donostiarrek bozkatu dute www.donostia.eus webgunearen bitartez.

2018/12/17-an argitaratua