Bilera informatiboa: Herreran puntu kritikoak hobetzeko proposamena

Bilera uztailaren 10ean (asteazkena) egingo da, 19:15etan, Herrera kirol elkartearen lokalean (San Luis Gonzaga plaza 5-6).

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Proposamena iazko partaidetzazko aurrekontuetan aurkeztu zen, eta Herrerako San Luis Gonzaga plazako, eta N-1 eta trenbidearen azpiko puntu kritikoak hobetzea du helburu.

Proposamenak 386 boto jaso zituen eta momentu honetan definizio fasean dago. Hori dela eta, bilera informatiboan udal teknikariek esku-hartzerako proposamena aurkeztuko dute, bertaratutakoekin kontrastatu eta ekarpenak jasotzeko.

Honen eta beste proposamenen jarraipena egiteko, kontsultatu partaidetzazko aurrekontuen webgunea.


2019/07/03-an argitaratua