Doako euskara ikastaroak langabe dauden donostiarrentzat

Izen-emate epea zabalik irailaren 1etik 22ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian erroldatuta dauden eta langabezian dauden pertsonek doako euskara-ikastaroak egin ahal izango dituzte. Beste urte batez, Udalak, Euskara Zerbitzuarekin batera, doako ikastaro berriak proposatu ditu 2020ko udazkenetik aurrera, irailaren 1ean hasi eta 22ra arte.

Ekimen honek bi helburu ditu:
  • Euskalduntzea indartzea
  • Egoera ekonomiko eskasenean daudenei euskara ikasteko aukera ematea.

Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotzi delegatuak adierazi duenez, "Euskalgintzan behar handiena duten pertsonei lagundu eta erraztasunak eman behar zaizkiela uste dugu. Gure ustez, langabezian dauden pertsonek lan-aukera gehiago izango dituzte euskara ikasten badute ".

2019an 110 pertsonak parte hartu zuten ikastaro horietan eta balantzea benetan positiboa izan zen. Jon Insaustik azaldu duenez, "Pertsona horien % 25ek euskara ikasten jarraitu zuten gero euskaltegietan, eta horrek erakusten digu motibazio handia zutela euskalduntze prozesuan aurrera egiten jarraitzeko".

Betekizunak eta izena emateko modua


Ikastaroen hasiera urriaren 9an izango da, abenduaren 4an amaitzeko, eta nahitaezkoa izango da:
  • Langabezian egotea irailaren 1ean
  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte izatea

Behin baldintzak beteta, izen-ematea hiriko edozein euskaltegi homologatutan edo Donostiako Udalaren webgunean, Donostia.eus egingo da. Gogoan izan izena eman ondoren eskoletara joatea derrigorrezkoa dela. Izena emateko epea irailaren 1etik 22ra egongo da zabalik. Ikastaroek 120 irakastordu izango dituzte, egunean hiru ordu, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenaldiarekin).

Erlazionatutako dokumentuak

2020/08/27-an argitaratua