Hasi dira Tolosa hiribidea asfaltatzen

Astelehenetik aurrera, Tolosa hiribideak errei bat gehiago izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Egun hauetan eguraldi ona izan denez eta obren eremua erabat lehortu denez, gaur ekin diete, berriz, Tolosa hiribideko lanei. Erritmo onean ari dira lanean inguru horretan, datorren asterako obraren zatirik handiena egina izateko.

Gune Publikoetako zinegotzi Marisol Garmendia sozialista obra bisitatzen izan da, eta adierazi du “gogotik ari direla lanean, denbora irabazteko; izan ere, obrak gelditu egin behar izan dituzte, azken asteetan izandako euriteen ondorioz. Hori dela eta, espero dute gaur eta bihar aplikatzea asfaltozko lehen geruza, bihar eta etzi bigarrena, eta, azkenik, asteburuan, errodadurakoa. Horrela osatuko dute jarduera, eta seinale horizontalak eta erreiak pintatuz amaituko.

Hala ere, obra guztia ez dago amaituta”. Jarduerak Tolosa hiribidearen % 80 hartzen du; izan ere, teknikariek hala adierazita, 30 metroko tarte bat utzi zen Europako biribilgunearen ondoan, Tolosa hiribidetik doazen autobusentzako geralekuak jartzeko, batez ere unibertsitate campusaren eremuan”, adierazi du Garmendiak.

Hiribidearen azken zati hori datorren astetik aurrera hasiko da egiten, betiere eguraldi ona bada. Horregatik, ezin dira erabat zabaldu hiru erreiak ibilgailuentzat, eta hiribidearen erdian, gutxi gorabehera, trafikoa berriro pilatuko da, azken tarte horretan errei bakar batera ekarri arte”, adierazi du Gune Publikoetako zinegotziak.

Beraz, astelehenetik aurrera, Tolosa hiribideak errei bat gehiago izango du, eta errei hori estutuz joango da azken zatian; hain zuzen, autobus geralekuen zatian esku hartuko da, egin gabe utzi baitzen, eremu horri zerbitzu emateko. Hobekuntza nabarmena izango da hori, baina oraindik ezin izango da errei guztietan ibili, obra bukatu bitartean”, esan du.

2019/12/04-an argitaratua