3 hondartzerako krossa: Bide mozketak, ibilbidea, DBUS, Euskotren...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandea urriak 13, Hiru Hondartzak Krosa ospatuko da 10rretan. Hau izango da ibilbidea:    

Satrustegi Hiribidea, Kontxa Pasealekua, Zubieta Kalea, Easo Kalea, Askatasunaren Hiribidea, Miramar Kalea, Andia Kalea, Hernani Kalea, Boulevard Zumardia, Reina Regente, Argentinar errepublika, Santa Catalina Zubia, Ramón Mª Lili, Zurriola Pasalekua, Jose Migel Barandiaran Pasealekua, Zurriolako hiribidea, Zurriolako Zubia, Salamanka Pasealekua, Pasealeku Berria aparkalekuraino, buelta eta Pasealeku Berria, San Juan, Abuztuaren 31, Kale Nagusia, Ijentea, Alderdi Eder, Kontxa Pasealekua, Ondarreta Lorategia, Eduardo Chillida Pasealeku .    

Taxiak


Boulevard eta Idiakez geralekuak zerbitzurik gabe geratuko dira.    

Dbus

   
9:45etik 10:45era gutxi gorabehera, Dbuseko hainbat lineetan hurrengo geltoki aldaketak egongo dira Kursaal-ean, Erdialdean eta Ondarretan.    

•        8.Gros-Intxaurrondo, 9.Egia-Intxaurrondo, 29.Hego Intxaurrondo Sur eta 42.Aldapa-Egia:  
Boulevardeko ohiko geltokiak bertan behera geratuko dira, Idiakez kalera lekualdatuz. Askatasunaren Hiribideko geltokiak ere kendu egingo dira eta Idiakez kalera eramango dira. Kursaal-eko geltokia Colón pasealekura lekualdatuko da.        

•        13.Altza:    
Boulevardeko eta Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokiak bertan behera geratuko dira, Idiakez kalera lekualdatuz. Kursaaleko geltokia Colón pasealekura lekualdatuko da.

•        31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:
Boulevardeko geltokia Gipuzkoa Plazara lekualdatuko da (14 linea). Kursaaleko geltokia Colón pasealekura lekualdatuko da.        

•        37. Rodil-Zorroaga:    
Kursaaleko geltokia Colón pasealekura lekualdatuko da.        

•        21.Mutualidades-Anoeta, 26 Amara-Martutene eta 28 Amara-Ospitaleak:  
Boulevardeko geltokiak bertan behera geratuko dira, Okendo kalera lekualdatuz.        
       
•        5.Benta Berri eta 25.Benta Berri-Añorga:    
Boulevardeko ohiko geltokiak bertan behera geratuko dira, Okendo kalera lekualdatuz. Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira eta Urbieta 6ra eramango dira. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko dute; gero, Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta beren ohiko ibilbideei helduko diete berriro.        

•        18.Seminarioa:  
Gipuzkoa plazako ohiko geltokia bertan behera geratuko da, Okendo kalera lekualdatuz. Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Antiguotik aurrera, ohiko ibilbidea eta geltokiak berreskuratuko dituzte. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko du; gero, Pio Barojatik jaitsiko da Antiguorantz eta bere ohiko ibilbidearekin jarraituko du.      

•        19.Aiete-Bera Bera:    
Gipuzkoa plazako geltokia bertan behera geratuko da Okendo kalera lekualdatuz.    

•        16.Igeldo:  

8:30etik froga bukatu arte:    
Antiguon, Funikular eta Satrustegi geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Wiesbaden kalera lekualdatuz (behin-behineko geltokia, Brunet kalearekin duen bidegurutzean).        

9:45etik 10:45era gutxi gorabehera:  
Gipuzkoa Plazako geltokia Okendo kalera lekualdatuko da. Zubieta 14 eta La Perla-ko geltokiak bertan behera geratuko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik eta Izoztegiko bidetik jarraituko du; gero, Pio Barojatik jaitsiko da Antiguorantz. Mirakontxa, Miramar Jauregia, Baenako Dukea, Sanserreka eta Polokiroldegia-Sanserreka geltokiak kenduko dira eta Pio Barojara eramango dira.    

Erdialderantz, lasterketa ateratzen den bitartean, 9:50etik 10:15era gutxi gorabehera, ondorengo geltokiak ere kenduko dira: Sanserreka 33, Sanserreka 25, Baenako Dukea 1, Mirakontxa 42, Mirakontxa 28 eta San Martin 57. Pio Barojara eta Artzain Onera eramango dira hurrenez hurren.

•        33.Gros-Antiguo-Igara eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:    
Zubieta 14 eta La Perla geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, Urbieta 6ra lekualdatuz. Ondoren, Antso Jakitunetik, Pio XII.etik, Izoztegiko bidetik jarraituko dute; gero, Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta beren ohiko ibilbideei helduko diete berriro.  


*Antiguo aldeko lineak (5L, 16L, 18L, 25L, 33L eta 45L): 9:50etik 10:15era gutxi gorabehera Antiguotik Erdialdera doazen autobusak ezin izango dira Kontxa pasealekutik joan. Desbideratuko dira Satrustegi, Pio Baroja, Lazkano eta Aldapetatik, Easo kalea-San Martin-eraino iristeko. Ondarretako geltokia Esklabetan egingo da.  San Martin 57 geltokia Artzain Onera eramango da.    

Euskotren



Donostian “Hiru hondartzetako krosa” egingo denez, Euskotrenek Zumaia-Donostia UK09 eta UK11 garraiobideen autobus-zerbitzua aldatuko du, urriaren 13ko goizean, igandea.  

Aldaketak bi lineetako autobusetan, Donostiako irteeretan, egingo dira.  

Zumaia-Donostia UK09 linean (N-634), 10:00 eta 11:00ean Donostiatik irteten diren autobusak Urbieta eta Antxo Jakituna kaletik igaroko dira, gero saihesbidetik jarraitzeko. Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburuko geldialdiak bertan behera utziko dira.  

Beste aldetik, Zumaia-Orio-Donostia UK11 linean (AP-8), 10:00etan Donostiatik irteten den autobusa ere Urbieta eta Antxo Jakituna kaletik igaroko da, gero saihesbidetik jarraitzeko. Kasu honetan, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Matia geldialdiak bertan behera utziko dira.  

Kontrako norabidean (Donostiara sarrerak), bi lineetan ohiko bidea egingo da.  

2019/10/10-an argitaratua