Antso Jakituna kaleko espaloiak berritzeko lehiaketaren deialdia egin da

Obrak 10 hilabetetan zehar burutuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Gobernuak, Antso Jakituna hiribideko atari bakoitien aldeko espaloiak zaharberritzeko lizitazioaren deialdia egitea onartuko du, 1.635.520 euroko zenbatekoarekin.

Lortu den adostasunak lurpeko aparkalekuetan zeuden iragazketa eta hezetasun arazoak konponduko ditu eta, horretarako, haien forjaketa eta iragazgaiztea sendotuko dira, garajeetako arazo horiek errepikatzen jarrai ez ditzaten.

Obrak 10 hilabetetan zehar burutuko dira, eta egun etorbidearen zenbaki bakoitien aldean dauden parterreak kentzea aurreikusi da haiek merkataritza-jarduera zailtzen baitute, erakusleihoak ikusten uzten ez dutelako eta oinezkoak igarotzea ere zailtzen dutelako.

Obraren bidez, oinezkoentzako gune zabala sortuko da, hamaika metroko zabalerarekin, zeinak kaleari itxura argiagoa emango dion, eta bertako ostalaritza- okalei espaloia haien terrazak jartzeko aukera emango dien.

Lorategiak ez dira kenduko, galtzada ondora eramango dira, eta han errepidea oinezkoen bidetik bereiziko duten 5,5 metroko zabalerako parterre berriak jarriko dira, oinezkoak segurtasun handiagoz igaro eta egon daitezen” adierazi du Ernesto Gascok. “Ziur gaude kaleak oinezkoentzako ibilbidea hobetuko duela, bertako dendei bizitasuna emango diela eta segurtasuna ere areagotuko duela, espaloia errepidetik zona berdeekin bereiztearen ondorioz”.

Alkateordeak adierazi duenez, “obraren lehiaketaren deialdia egin da administrazioaren traba guztiak gainditu eta inguruko bizilagun eta saltzaileekin hainbat irtenbide adostu ondoren”.

2018/12/17-an argitaratua