Uztailak 18 eta 20: trafiko mozketak Matia kalean

Igandea, 18: 8:00 - 18:00 eta uztailaren 20an: 14:00 - 16:00

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Matia kalearen azkeneko tartean trafikoa moztuko da uztailaren 18an eta 20an, inguru horretan telefono-kanalizazioa egiteko obren ondorioz.

Bidearen 26. zenbakiaren parean egingo dira mozketak; beraz, trafikoaren ordezko ibilbideak Ondarbide eta Aizkorri kaleetatik eta Heriz pasealekutik izango dira. Garajeetarako sarbidea uneoro bermatuko da.

Mozketak hurrengo ordutegian egingo dira:
  • Uztailaren 18a, igandea: 8:00etatik 18:00etara
  • Uztailaren 20a, asteartea: 14:00etatik 16:00etara

Dbusen aldaketak


Mozketa dela eta, honako aldaketa hauek egingo dira Dbusen zerbitzuetan:

5-Benta Berri:

Matia, Benta Berri, R.M Azkue geltokiak kendu eta Zumalakarregi 10, Antiguoko Anbulatorioa eta Majisteritzara lekualdatuko dira.

2021/07/15-an argitaratua