Donostiako Udala urdinez argiztatu zen Diabetesaren Nazioarteko Egunean

Aurtengo gaia “Diabetesak familia guztiei eragiten die” da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


1991tik urtero, azaroaren 14an Diabetesaren Nazioarteko eguna ospatzen da Diabetesaren gaineko kontzientziazio orokorra handitzeko xedearekin.

Urte honetako gaia “Diabetesak familia guztiei eragiten die” da: diabetesak familian duen eraginaren eta arretan, prebentzioan eta hezkuntzan familiak duen paperaren gainean duen kontzientziazioa handitzeko helburuarekin.

Horregatik guztiagatik eta herritarrak sentsibilizatzeko Gipuzkoako Diabetes Elkarteak egun honen inguruan hainbat jarduera antolatu ditu.

2019/11/14-an argitaratua