Udalak bat egiten du heriotza zigorraren aurkako mundu ekimenarekin, azaroaren 30ean

Exekuzio kopurua munduan 2024an, 1.518 pertsona, azken hamarkadako altuena da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak bat egiten du “Biziaren aldeko hiriak / Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” nazioarteko ekimenarekin. Jarduera azaroaren 30ean ospatzen da duela 23 urtetik eta, besteak beste, Sant’Egidio komunitateak eta Amnistia Internazional-ek bultzatzen dute.

Egun horretan gogorarazten da lehenengo aldiz ezeztatu zela heriotza-zigorra, 1786. urtean, Toscanako Dukerri Nagusian.

“Ez dago justiziarik bizitzarik ez badago” da jardunaldi honen leloa. Errealitate hori ikustarazten eta mundu osoko gobernuei heriotza-zigorra erabat etetea exijitzen saiatzen da.

Donostiako Udalak Amnistia Internazionalak bultzatutako heriotza zigorraren aurkako hainbat kanpainatan parte hartu du. Hala, hilabetetan gutunak bidali dizkio Alabama estatuko gobernadoreari, Rocky Myersen heriotza zigorra kommutatzeko eskatuz, aurtengo otsailean errealitate izan dena.

Heriotza zigorra, zenbakitan

Amnistia Internazionalaren “Heriotza-zigorrak eta exekuzioak” 2024ko txostenean jasotzen denez:
  • 2024an, gutxienez 1.518 exekuzio izan ziren 15 herrialdetan, hau da, 2023ko 1.153 exekuzioekin alderatuta, % 32ko igoera izan zen.
    Amnistia Internazionalak 2015etik dokumentatutako exekuzio kopuru altuena da.
  • Txinak, Iranek, Saudi Arabiak eta Estatu Batuek, besteak beste, jarraitzen dute zerrendako buru.
  • Ezagutzen diren exekuzioen %91 Ekialde Ertainean gertatu ziren, batez ere Saudi Arabian, Iranen eta Iraken. Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) egindako 25 exekuzioak 2015etik izandako bigarren zifrarik altuena izan ziren.
  • Gaur egun, 144 herrialdek indargabetu dute heriotza zigorra beren legerietan edo praktikan, hau da, munduko herrialdeen bi herenek baino gehiagok.
  • 2024aren amaieran, gutxienez 28.085 pertsona zeuden heriotza-zigorrera kondenatuta munduan.

Mundua aurrera doa heriotza-zigorraren aurka, baina oraindik beharrezkoa da berau erabat indargabetzeko urratsak egitea.

2025/11/28-an argitaratua