Udaltzainei, mugikortasun agenteei eta suhiltzaileei txertoa jartzeko kanpaina

Astelehenetik aurrera hasiko da, txertoa jartzea boluntarioa da eta prozesuan parte hartuko dutenek Astra Zeneca txertoa jasoko dute, Osakidetzaren irizpideak jarraituta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udalak astelehenean ekingo dio udaltzainei, mugikortasun agenteei eta Suhiltzaileei txertoa jartzeari. Osakidetzak ezarritako irizpideak jarraituz, Udalaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko zerbitzuak dei egin die zerbitzu horietako 55 urtetik beherako langileei kanpainan parte hartzeko.

400 udaltzain, mugikortasun agente eta suhiltzailek jasoko dute astelehenetik aurrera Astra Zeneca txertoa, behin Osakidetzaren eskutik dosiak jasota. Zehatzago, txertoa jartzeko deituta daude 246 udaltzain, 88 mugikortasun agente eta 94 suhiltzaile. Guztiek udalaren egoitzatan jasoko dute txertoa.

Horretarako, udal-departamentu ezberdinek zerrendak osatu dituzte langileen txertoa jartzea modu ordenatuan egiteko. Aurreikusten da kanpaina honek zenbait aste irautea. Bigarren txertoa lehenengoa jarri eta 10-12 astera jasoko dute.

2021/02/26-an argitaratua