Emakumezkoen eta Onditz Memoriala triatloiek 1.000 partaide baino gehiago izango dute

Probak larunbatean arratsaldean eta igandean goizean egingo dira eta hainbat eragin izango dute trafikoan eta garraio publikoan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak hartu du 9. Emakumezkoen Triatloiaren eta 32. Onditz Memorialaren aurkezpena, Atletico San Sebastianek antolatuta. Bertan parte hartu dute antolatzaileek, babesleek eta Donostiako Udaleko Jon Insausti eta Alfonso Gurpegui zinegotziek.

Bi triatloiek 1.000 partaide baino gehiago ekarriko dituzte Donostiara. Larunbatean 15:00tan hasiko da 9. Emakumezkoen Triatloia, eta Onditz Memoriala, aldiz, igandean 9:15ean hasiko da. Bi proba hauek segidako eraginak izango dituzte trafikoan eta garraio publikoan:

LARUNBATA, EMAKUMEEN TRIATLOIA



Ekainak 24ak, 15:00etatik 16:00etara.

Bizikletaz egin beharreko ibilbidea: Zubieta kalea (Marina kaleko kantoia), Kontxa pasealekua, Zumalakarregi hiribidea, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Tolosa hiribidea (zerbitzu bidea), Bernardo Estornes Lasa kalea, Xabier Lizardi, Orixe, Errotaburu, Zuatzu, Francisco Grandmontagne, Zubiberri, Agorrene, Atotxaerreka, Donostiatiik atera Errekaldetik, Aita Orkolaga, Kristobal Balenciaga, Igeldo, Iruña, Wisbaden, Satrustegi, Kontxa, Zubieta, Rafael Munoa.

Oinez egin beharreko ibilbidea: dena Kontxako bidegorrian, Antiguako tuneleraino. Bidegorria 15:00etatik 16:00etara okupatuko da.

Garraio publikoak izango dituen aldaketak


Antiguarantz doazen lineak. Miramarretik aurrera, Urbieta kaletik jarraituko dute eta San Martin kalean sartuko dira; hemen, kontrako noranzkoan doan errei bat jarriko zaie autobusei (argi laburrak piztuta eraman beharko dituzte) eta, Mirakontxako aldapako sarbidean, mugikortasun agenteak edo udaltzainak egongo dira autobusei pasatzen uzteko. Antiguara iristeko, Mirakontxa, Sanserreka, Pio Baroja eta Matia kaletik joango dira. Zumalakarregi hiribidean dauden autobus geralekuak Matia kalera aldatuko dira, eta Tolosa hiribidera Bentaberri kaletik joan beharko dute.

Erdialdera joateko, hauxe izango da ibilbidea: Tolosa hiribidea– Zumalakarregi – Kontxa pasealekua.

Londres hoteleko eta Zubieta 14ko geralekuak Urbieta kaleko 6an jarriko dira.

OHARRA:
 Probak iraun bitartean, mendebaldeko ibilbideetan 12 metroko autobusak baino ez dira erabiliko, artikulatuek eragozpenak izaten baitituzte Mikeleteak-Matia aldean bira egiteko.

Taxiak. Antiguako autobus lineen ibilbidea egingo dute.


DONOSTIAKO NAZIOARTEKO TRIATLOIA



Ekainak 25, 09:15etik 12:00etara.

Bizikletaz egin beharreko ibilbidea: Zubieta kalea (Marina kaleko kantoia), Kontxa pasealekua, Zumalakarregi hiribidea, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Tolosa hiribidea (zerbitzu bidea), Bernardo Estornes Lasa kalea, Xabier Lizardi, Orixe, Errotaburu, Zuatzu, Francisco Grandmontagne, Zubiberri, Agorrene, Atotxaerreka, Donostiatiik atera Errekaldetik, Aita Orkolaga, Kristobal Balenciaga, Igeldo, Iruña, Wisbaden, Satrustegi, Kontxa, Zubieta, Rafael Munoa.

Oinez egin beharreko ibilbidea: dena Kontxako bidegorrian, Antiguako tuneleraino .

Garraio publikoak izango dituen aldaketak
DBUS: 2017ko Onditz Oroituz triatloia dela eta, autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak


Antiguarantz doazen lineak. Miramarretik aurrera, Urbieta kaletik jarraituko dute eta San Martin kalean sartuko dira; hemen, kontrako noranzkoan doan errei bat jarriko zaie autobusei (argi laburrak piztuta eraman beharko dituzte) eta, Mirakontxako aldapako sarbidean, mugikortasun agenteak edo udaltzainak egongo dira autobusei pasatzen uzteko. Antiguara iristeko, Mirakontxa, Sanserreka, Pio Baroja eta Matia kaletik joango dira. Zumalakarregi hiribidean dauden autobus geralekuak Matia kalera aldatuko dira, eta Tolosa hiribidera Bentaberri kaletik joan beharko dute.

Erdialdera joateko, hauxe izango da ibilbidea: Tolosa hiribidea– Zumalakarregi – Kontxa pasealekua.

Londres hoteleko eta Zubieta 14ko geralekuak San Martin kalera aldatuko dira Manterola eta Triunfo kale artean.

OHARRA:
 Probak iraun bitartean, mendebaldeko ibilbideetan 12 metroko autobusak baino ez dira erabiliko, artikulatuek eragozpenak izaten baitituzte Mikeleteak-Matia aldean bira egiteko.

Taxiak. Antiguako autobus lineen ibilbidea egingo dute.

2017/06/22-an argitaratua