Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure hirian jasandako erasoa

Udal Korporazioak Adierazpen Instituzionala irakurriko du bihar, azaroak 25, 11:00etan, Udalbatzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian izan den azken sexu erasoaren aurrean, Udalak egiten duen adierazpen instituzionalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure hirian jasandako erasoa. Donostian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen emakumeari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak emakumeari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzu, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.

3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Gaitzespena adierazteko, Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du, bihar asteazkena, hilak 25, Emakume Guztien Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, 11:00etan, Udaletxean. Gaitzespena adierazteko egiten diren deialdiekin bat egiten du.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/24-an argitaratua